Errepide-zirkulazioa zaintzeko detektagailu magnetikoa

Gero eta ibilgailu gehiago dabil autobideetan, eta zirkulazioa kontrolatzeko sistema adimentsuak garatzen ari badira ere, orain arteko detektagailuek hainbat akats zituzten. Sistema optikoak direnez, eguraldiaren eragina jasaten dute eta egun lainotsu edo eguzkitsuegietan ez dabiltza ongi. Gainera, erraz zikindu eta, beraz, itsutu egiten dira.

Fraunhofer Institutuko ikertzaileek sentsore magnetikoak erabili dituzte ibilgailuen abiadura eta ibilgailu-mota detektatzeko. Haien lanean Lurraren eremu magnetikoan oinarritu dira. Hain zuzen ere, edozein gorputzek edo motorrek eremu magnetikoa konprimitzen du, eta pospolo-kaxaren neurriko sentsoreak zehatz-mehatz detektatzen du bere gainetik edo azpitik pasatzen den ibilgailua. Bata bestearen ondoren bi sentsore jarriz gero, abiadura neur daiteke. Gainera, aparkamenduetan ate eta hesi automatikoak ordezka ditzake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila