Alemaniako MTU enpresaren erregai-injekziorako sistema berria merkaturatzear dago mundu osoan. Sistema tren-makinen eta untzien diesel motoreetan erabiltzekoa da. Erregai-kontsumoa % 10 gutxiagotzeaz gain, partikula-emisioa eta zarata ere beheratzen ditu sistema berriak.
Erregaia zuzenean injektatzen da errekuntza-ganbaretan spray mehe moduan presiorizatutako depositu bakar batetik. Bestelako injekzio-sistemetan, espeka-ardatzak eragindako injekzio-ponpek sartzen dute erregaia presiopean zilindro bakoitzean bereiziz. Teknika honen desabantaila nagusia zera da: espeka-ardatzaren formak eta injekzio-ponparen geometriak gobernatzen dutela injekzioaren kalitatea eta presioa.
Beraz, ez dago injektatutako erregai-kantitatea aldatzerik ezta injekzio-denbora ere. Ez da hori sistema berriarekin jazotzen. Presiorizazioa eta injekzioa bakoitza bere aldetik kontrolatzen dira kontrol-sistema elektroniko baten bidez. Sistema berriak, gainera, ziurtatzen du erregai-kantitate egokia sartzen dela errekuntza-ganbaran presio eta une adiutuetan.
Sistema berriaren abantailak abiadura txikian dira batez ere nabarmenak.