Erradioterapiaren albo-ondoriak arintzeko botika

Buruko eta lepoko minbizien tratamenduan erradioterapia erabiltzen denean, aho-barruko ehunak suntsitzeko arriskua dago, baita bizkarrezur-muina edota garuna kaltetzekoa ere. Eta oraingoz ez dago albo-ondorio horiek saihesteko modurik.

Oxford Unibertsitatean, ordea, erradioterapiak sortzen dituen kalteak arintzen dituen substantzia bat probatzen ari dira. Substantzia hori hainbat janaritan ere badago, adibidez, Indiako kurkuma espeziaren osagai nagusietako bat da; beraz, ikertzaileek ez dute uste toxikoa denik, eta laster kaleratzea espero dute terapian erabiltzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila