Itxurak garrantzia du, baita web guneak bilatzen ari garenean ere. Inork ez du hori zalantzan jartzen. Kanadako Carleton Unibertsitateko ikertzaileek, ordea, hori baino gehiago esan dute. Behaviour and Information Technology aldizkarian argitaratu duten lanaren arabera, nahikoak dira 50 milisegundo erabakitzeko pantailan azaldu berri den web gune bati jaramon egin edo hurrengora jo.