Eguzkia inoiz baino gertuagotik

eguzkia-inoiz-baino-gertuagotik
Arg. NSO/AURA/NSF

Daniel K. Inouye Eguzki Teleskopio berriak lehen irudiak eman ditu, Eguzkiaren azala aurrekaririk gabeko xehetasunez erakusten dutenak. Irudian ikusten diren gelaxkak Eguzkiaren plasma-burbuilak dira, Eguzkiaren barrualdetik azaleruntz igotzen direnak. Gelaxka bakoitzak Iberiar penintsulako neurria duela adierazi du National Science Foundation-ek.

Teleskopioaren helburu zientifiko nagusia Eguzkiaren atmosferako eremu magnetikoak neurtzea da. Eremu magnetiko horiek dira eguzki-erupzioen eragileak, eta Eguzkiaren erupzio magnetikoek Lurreko sistema askotan eragin dezakete: aireko bidaietan, satelite bidezko komunikazioak eten ditzakete, sare elektrikoan eta gailu elektronikoetan akatsak sortu, eta abar. Eguzkiaren jarduera eta horrek gure planetan duen eragina hobeto ezagutzeko balioko du eguzki-teleskopio berriak.

4 metroko irekidura du teleskopioak, munduko eguzki-teleskopioen artean handiena. Bederatzi urtez egon dira eraikitze-lanetan, eta abenduaren 10an hartu zituen lehenengo irudiak. Datozen hilabeteetan, teleskopioa probatzen eta hobetzen arituko dira ingeniari-, teknikari- eta zientzialari-taldea, Eguzkia ikertzen duen nazioarteko komunitate zientifikoak lanerako prest izan den epe laburrean.  

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila