Gemini behatoki zibernetikoa

Hawaii-n eta Txilen kokatutako teleskopio bikiek nazioarteko lehen behatoki zibernetikoa osatu dutela iragarri du Estatu Batuetako National Science Foundation erakundeak. Bi teleskopioak Internet2-ren bidez lotu dituzte, bost urteko lanen ondoren. Konexioari esker, urrutiko behaketak eta datu-trukaketa denbora errealean egin ahalko dira. ‘Argiaren abiadurak soilik mugatzen gaitu orain’ esan du proiektuaren arduradunak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila