Egin berria bezalakoa

Guztiok nahiago dugu laranja-zuku egin berria, baina, askotan, alferkeriak jota ontziratua edaten dugu. Bata eta bestearen artean, ordea, ez dago alderik ordea. Zuku ontziratua pasteurizatu egiten da gaixotasunak sortarazten dituzten mikroorganismoak hiltzeko, baina prozesuan zaporea ere aldatu egiten zaio zukuari. Florida Unibertsitateko ikertzaileek zuku egin berriaren zapore berbera duen zuku ontziratua prestatzea lortu dute.

Horretarako, presioan dagoen karbono dioxidoa erabiltzen dute prozesu osoan eta amaieran, zukua eta gasa banandu egiten dituzte. Horrela, mikroorganismoak hil egiten dira zukuaren zaporea aldatu gabe. Iraungipen data ontziratutako beste zukuen antzekoa izanik ere, hilabete-parea, C bitamina hobeto kontserbatzen da. Dastatu dutenek zuku egin berriaren pare-parekoa dela diote.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila