Duela 25.000 urteko grabatu ezohiko batzuk aurkitu dituzte Alkerdi 2 haitzuloan

duela-25000-urteko-grabatu-ezohiko-batzuk-aurkitu-
Alkerdi 2-ko grabatuetako bat. Arg. O. Rivero eta D. Garate

Alkerdi 2 haitzuloan (Urdazubi) duela 25.000 urteko dozena bat grabatu figuratibo aurkitu dituzte. Horien artean, bisonteak, uroak, zaldiak eta, bereziki, lau bulba narbarmentzen dira. Horrez gain, margo gorriz egindako bost lerro bikoitzen serieak daude. Iristeko zaila den leku batean zeuden ezkutatuta.

Kantabriako Unibertsitateko Diego Garate Maidagan labar-artean adituak koordinatu ditu lanak. Azaldu dutenez, multzo bikaina da, labar-arte paleolitikoan oso ohikoak ez diren ezaugarriak baititu. Izan, ere, grabatutako ildoen azterketak erakusten du haiek egin zituen pertsonak ez zela artista trebea, ez baita gai marra jarraituak eta ziurrak sortzeko. Normalean, ez da hala izaten: sarbide zaila duten lekuetako hormetako irudiak adituek eginak izaten dira; nolabait haientzat gordeko balituzte bezala. Alkerdi 2-n ez da hori gertatzen.

Ikerketak oraindik martxan izanik ere, baieztatu dute Alkerdi 2 haitzuloa oso garrantzitsua dela arte-adierazpenaren jatorria hobeto ezagutzeko. Ikertzaile-taldea diziplika askotako adituek osatzen dute, eta Alkerdi-Zelaieta-Ikaburu sistema karstikoaren ikuspegi osoa lortzen laguntzen dute.

 
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila