Australian egindako ikerketa batek agerian utzi du hondakin-uretako substantzia kimikoek eta dietaren adierazleek lotura zuzena dutela maila sozioekonomikoarekin. Astebetez sei estatutako urak analizatuta, ikertzaileek ikusi dute maila sozioekonomiko altuko jendea bizi den lekuetako uretan kafe-, alkohol- eta bitamina-kontzentrazio altuak daudela. Aldiz, maila sozioekonomiko baxukoak bizi diren eremuetako uretan, antidepresiboak eta opioideak nabarmentzen dira, baita odoleko presio altua tratatzeko erabiltzen den botika bat, eta mina kentzekoak.
Horrez gain, eremu pobreetan zitrikoen eta zuntzaren kontsumoa aberatsetan baino apalagoa dela ondorioztatu dute. Ez dute alderik ikusi, ordea, antibiotikoen eta gozagarri artifizialen kontsumoan. PNAS aldizkarian argitaratu dituzte ikerketaren emaitzak.Elhuyarrek garatutako teknologia