COVID-19aren txertoaren proba klinikoak eten dituzte Oxford Unibertsitateak eta Astrazenecak

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

covid-19aren-txertoaren-proba-klinikoak-eten-dituz

Saio klinikoen III fasean, eten egin dituzte Oxford Unibertsitatea eta Astrazeneca garatzen ari diren txertoaren probak, partaideetako batek osasun-arazo larriak izan dituelako. 

Beste zortzi hautagai daude III fasean, eta hori zen, hain justu, itxaropen handiena sortu duenetako bat: Europako zenbait herrialdek dagoeneko eginak zituzten, merkaturatzeko baimena jasotakoan, hura erosteko hitzarmenak. 

Baimena lortzeko, ordea, ezinbestekoa da III fasea gainditzea. Lehen bi faseetan, txertoa segurua eta eraginkorra dela probatu behar da, hamarnaka boluntariotan. Hurrengo fasean, eraginkortasuna findu, dosiak zehaztu eta albo-ondoriorik ez duela eragiten bermatzen da, milaka boluntariotan (kasu honetan, 30.000). Orain, boluntarioak izan dituen arazoak txertoak sortuak ote diren argitu arte, eten egin dute ikerketa. 

Astrazenecak adierazi duenez, halako gorabeherak ohikoak dira botiken garapenean. Bestalde, aditu batzuek azpimarratu dute gertatutakoak frogatzen duela txertoak garatzeko prozedura gardena eta fidagarria dela.

>> COVID-19aren txertoari buruzko erreportaje zabala, iraileko aldizkarian: COVID-19aren txertoa: osasunaren burujabetza ala ardura soziala?

 

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.