Baso fosila ipar poloan

Axel Heiberge kanadiar ugartean aurkitutako baso fosilak 45 milioi urte dauzka. Ipar polotik 1100 km-ra dagoen baso hau, munduko baso fosilik ederrena omen da.

Basoa ez dago harri bihurtuta, eta aurkitzaileek egurra ebaki eta sua piztea lortu dute. Alabaina, basoa oso ondo kontserbatuta dago. Basoak kilometro karratu bat du eta bertan izei eta sekuoia bezalako espezie ezagunetatik aparte, jadanik desagertuta dauden zuhaitz-espezieak ere badaude.

Zuhaitzetako batzuek zutik diraute oraindik eta beste batzuek lurrean daude. Hosto-multzoak ere aurkitu dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila