Arrokoth izena eman diote Ultima Thule deitu izan duten urruneko objektuari

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

arrokoth-izena-eman-diote-ultima-thule-deitu-izan-
Arg. NASA/Johns Hopkins University Applied Physics Laboratory/Southwest Research Institute/Roman Tkachenko

Urte hasieran, Kuiperren gerrikoko objektu baten irudiak bidali zituen New Horizon zundak. Nazioarteko sistemaren arabera, 2014 MU69 izena zuen objektu hark, baina Ultima Thule izenez egin zen ezagun. Objektuari buruzko xehetasun gehiago ezagutu dira ondoren, eta, orain, behin betiko izena jaso du: Arrokoth.

Objektuei izena ematean, hura aurkitu den lekuaren eta toki horretako kulturaren arteko lotura egiteko ohitura du Nazioarteko Astronomia Batasunak. Eta Arrokoth lehenik Hubble teleskopioz ikusi zuten, eta New Horizonek atera zituen irudiak gero. Biak ere Maryland estatutik zuzentzen dira, eta hango berezko biztanleak Powhatan-algonkin herrietakoak ziren. Haien hizkuntzan zeru esan nahi du arrokoth hitzak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila