Haztegietako arrainak itsasoan harrapatutakoekin elikatzen dira; eta, ondorioz, haztegi-kopurua handitu ahala, sardina- eta sardinzar-harrapaketak ere hazi egin dira.
AEBetan argitaratu den ikerketa baten arabera, 2001ean, haztegiko kilo bat arrain lortzeko 1,36 kilo arrain arrantzatu beharra zegoen. Guztira 12 milioi tona arrain erabili ziren haztegiak elikatzeko, eta kantitate hori haziz doa. Arazoa, noski, arrain haragijaleak hazteagatik sortzen da. Horregatik, konponbideetako bat arrain belarjaleak haztean datza.