Arbolazaintza eta biodibertsitatea

Arbolazaintzak mesede handia egin diezaioke kontserbazioari. Sumatran frogatu dutenez, esate baterako, damar izeneko arbolak landa daitezke industrialki ustiatzeko.

Arbolazaintzak lagun diezaioke ingurugiroaren kontserbazioari. Sumatrako irlan damar izeneko arbolak landatu dituzte industriarako oso baliotsua den erretxina sortzen duelako eta Hubert de Foresta ikertzaileak egindako lanek frogatzen dutenez, bertan biodibertsitate izugarria dago.

100-150 landare-mota desberdin hazten da damardian, eta irlako berezko oihanean, 250 landare-mota. Hala eta guztiz ere, gaur egun industrialki ustiatzeko inguruan gehienez hamar espezie desberdin onartzen dituzten olio-palmondoa edo arkazia aldatzea damarra aldatzea baino nahiago dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila