John Griggs Thompson estatubatuarrak eta Jacques Tits belgikarrak jasoko dute aurtengo Abel saria, urtero ematen den matematikako saririk garrantzitsuena. Bien lanek lagundu dute taldeen teoria garatzen. Teoria horren arabera, edozein simetria konplexu oinarrizko simetrien konbinazio bat da, edozein kolore oinarrizko koloreen konbinazio bat den bezalaxe. Eta, jakina, teoriak oinarrizko simetria horiek zein diren finkatzen du. Besteak beste, mineralen kristaletan atomoak nola kokatuta dauden ulertzen laguntzen du.