Albisteak

Elhuyar aldizkaria, euskarazko kazetaritzaren 10 mugarrietako bat, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan

2018/10/29

Berezia izan da Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo ekitaldia. Hain zuzen, 30 urte egin ditu, eta, urtemuga ospatzeko, euskarazko kazetaritzan mugarri izan diren hamar proiektu komunikatibo saritzea erabaki du. Hamar horietako bat izan da Elhuyar aldizkaria. Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute zuzendariaren esanean, “ohore bat” izan da Elhuyar aldizkaria hautatu izana, Anaitasuna aldizkaria, Zeruko Argia/Argia, Ttipi-Ttapa, EHUko Kazetaritza Fakultatea, EITB taldea, Euskal Irratiak, Euskaldunon Egunkaria/Berria, Eibar.org ataria eta Goienarekin batera.

Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela

2018/10/24

Azken urteotan, hainbat ikerketak frogatu dute badagoela erlazioa herpes birusaren eta alzheimerraren artean. Alabaina, hain birus ohikoa denez (ezpainetako herpesa …

Sexu bereko saguetatik kumeak sortu dituzte

2018/10/16

Lehenengo aldiz, eta ugalketa sexualaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan. Ingeniaritza genetikoa erabili behar …

Epaileek karbonoaren isuriak % 25 murriztera behartu dute Herbehereetako Gobernua

2018/10/10

Epaitegiek behartu egin dute Herbehereetako Gobernua 2020rako CO2-aren isuriak % 25 murriztera. Urgenda Fundazioak eta 900 herritarrek auzia …

Bergara, Zientziaren Leku Historikoa

2018/10/10

Bergara Zientziaren Leku Historiko izendatu du Europako Fisika Elkarteak. Izan ere, Bergarako Seminarioan aurkitu zuten Juan Jose eta Fausto Elhuyar …

Jaio aurretik CRISPR erabilita, gaixotasun genetiko bat garatzea eragotzi dute saguetan

2018/10/08

Gizakietan jaio aurretik geneak editatzea debekatuta badago ere, saguekin saiakera ugari egiten ari dira zientzialariak, eta, lehenengo aldiz, jaio aurretik …

Klimak eragin apala izan zuen eremu kantauriarrean, azken neandertalen eta lehen sapiensen garaian

2018/10/04

Neandertalen galera azaltzeko faktoreen artean, askotan aipatzen da klima. Izan ere, Erdi eta Goi Paleolitoan, Homo sapiens espeziea Europan hedatzearekin …

2018ko Kimikako Nobel saria, proteinen eboluzioaren ahalmena hobetu dutenentzat

2018/10/03

Kimikako Nobel saria Frances Arnold-ek, George Smith-ek eta Gregory Winter-ek jasoko dute aurtengoan; lehenengoak entzimen eboluzio gidatua garatzeagatik, eta beste biek farmakoak sortzeko fago erakusleen teknika (phage display) garatzeagatik. Nobel Fundazioaren esanetan, saritutako ikertzaileek “eboluzioaren kontrola hartu dute, eta haren printzipio berak erabilita gizateriaren arazo asko ebazten dituzten proteinak garatu dituzte".  

Fisikako Nobel saria, laserraren fisikan ekarpen iraultzaileak egin zituztenentzat

2018/10/02

Arthur Ashkin, Gerard Mourou eta Donna Strickland ikertzaileek jasoko dute 2018ko Fisikako Nobel saria, “laserraren fisikan egindako ekarpen iraultzaileengatik”. Nobel …

Allisonek eta Honjok jasoko dute Medikuntzako Nobela, minbiziari aurre egiteko kontrol-postuaren immunoterapiari bidea irekitzeagatik

2018/10/01

James P. Allison eta Tasuku Honjo ikertzaileek jasoko dute Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria, minbizia tratatzeko bide berri bat aurkitzeagatik. Nobel Sarien erakundeak nabarmendu duenez, garatu duten metodoa iraultzailea da, immunologia-sistemak berak minbizi-zelulei aurre egiteko erabiltzen duen sistema baliatzen baitu, minbizi-zelulak zuzenean suntsitzen saiatu beharrean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila