Azken aldian misilen salmentak egundoko gorakada izan du. Raytheon etxe amerikarrak bere produkzioa bizkortu egin du jaso dituen eskeei erantzutearren.
OMEk egiten duen sailkapenean, tabako-kontsumitzaile handiak batezbeste egunean 8 zigarro baino gehiago erretzen dituztenak dira .
San Jose lore goiztiar izeneko landarea, homostiloa da eta autopolinizatu egiten da; alegia, loreek beti neurri bereko lore-orratzak dituzte eta bere burua polinizatzen du.
Britainia Haundiko Derby-ko ikerketa-zentruan bi tren tunel barruan gurutzatzen direnean sortutako arazoak aztertzen ari da.
Matematikari eta fisikari hau, Auvergne-ko Cler-mont-Ferrand hirian jaio zen 1623.eko ekainaren 19an. 1646. urtean Pascal jansenista bihurtu zen.
Catchword, karaktereak optikoki irakurtzen espezializatutako adimendun softwarea da.
Smart Cache Plus-ek, erabiltzaile-kopurua handiagotzea eta SCSI gailu periferikoak konektatzea ere onartzen du.
Zenith Data Systems etxea Windows interface grafikoa erabiliz multimedia arloan lan egiteko balioko duen PC berria sortzeko ikerketak burutzen ari da.
Ibermatikak garatua du jadanik sistema aditu bat Iberduerorentzat. Sistema hau sare elektrikoaren plano kartografiko batean oinarritzen da eta automatikoki egiten ditu lehen delineatzaileak eskuz egiten zituen eskema elektrikoak.
Estatu Batuetan Utah-ko unibertsitateak 150 fisikari bildu zituen fusio hotzari buruz azken ikerkuntzen berri emateko.