Misilen arrakasta

Azken aldian misilen salmentak egundoko gorakada izan du. Raytheon etxe amerikarrak bere produkzioa bizkortu egin du jaso dituen eskeei erantzutearren.

Azken aldian bidaiarien garraiorako hegazkinak zerbait gutxiago saltzen badira ere, misilen salmentak egundoko gorakada izan du. Irakeko gerran kruzero-misilak eta misil aurkako Patriot misilak hitzetik hortzera aipatu dira.

Patriot

misilak fabrikatzen dituen Raytheon etxe amerikarrak bere produkzioa bizkortu egin du jaso dituen eskeei erantzutearren. Bakoitzak milioi bat dolar balio duen 6.000 misil saldu omen ditu. Erosleak Estatu Batuak, Alemania, Britainia Haundia, Japonia, Herbehereak, Espainia eta agian laster Turkia dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila