Tokion solido baten gainazaletik atomoak banaka erauzteko teknologia garatu behar izan dute.
Astronomoak gero eta gustorago daude Hipparchusek egindako lanaz. Egunero hamazazpi orduz bidaltzen ditu datuak eta jadanik hamar milioi izarren posizioa zehaztu du.
Filadelfiako Monnell Chemical Senses Center-en frogatu dutenez, hormatxoriak oso kontuz hautatzen ditu bere habia egiteko belarrak.
Zootan preso dauden animalia haragijaleek, bisitarien begiradei ihes egiteko lo daudeneko itxurak egiten dituzte eta askotan beren lokuluska autodefentsa hutsa izaten da.
Iparrameriketako Oak Rigde-ko Laborategiko ikerleek, erradioaktibitatez poluitutako urak tratatzeko bakterioa aurkitu dute.
Kolon-minbiziari aurrea hartzeko azken hamabost urteotan medikuek zahia, eta oro har zuntz begetalak, hartzea gomendatu dute.
Garai batean munduko zazpi miraritako bat izandako Alexandriako faroa berritu egin nahi du Egiptoko gobernuak. 440 oin altu izango da, eta hiru zatiz osatua dago.
Duela 160 milioi urte, belaki- edo esponja-multzo handiek oraingo Europaren zati handi bat estaltzen zuten. Belaki edo materia organikoz elikatzen diren animalia primitibo hauen fosilak aztertzen ari dira ikerleak.
VTL edo Very Large Telescope egiteko, 45 tona beira urtuta 8 metro diametroko ispilua prestatzen ari dira.
Arroz hibrido bati esker, tropiko eta inguruetako lurretan arroz-produkzioa asko haziko da.