VLT teleskopioarentzat ispilu erraldoia

VTL edo Very Large Telescope egiteko, 45 tona beira urtuta 8 metro diametroko ispilua prestatzen ari dira.
Beira urtuzko 45 tona hauek lau hilabete beharko dituzte hozteko.

VTL edo Very Large Telescope (Oso Teleskopio Handia) egiteko, 45 tona beira urtuta 8 metro diametroko ispilua prestatzen ari dira. Teleskopio hau Europar Behatoki Australa (ESO) izeneko erakundeak Txileko Cerro Paranal-en (Atacama-ko basamortuan) ipini nahi du. 8 metroko lau ispilu izango ditu eta bere bitartez astronomoek 10.000 milioi argi-urteko distantziaraino arakatu nahi dute Unibertsoa.

Dena ordea, ispiluaren fabrikazioaren baitan dago. Teknologia klasikoaz, ispiluari zurruntasuna lodierak ematen dio, baina horrela ispiluak 150 tona pisatuko lituzke. Ispilu meheagoa egiteko, 200 zilindro hidrauliko ipiniko dizkiote deformazio bakoitza konpentsatzearren. Izan ere ispilu mehea oso hauskorra bait da.

Schott izeneko etxe fabrikatzaileak, bi ispilutik bat hautsi egingo zaiola espero du, baina lehenengoan arrakastatsu ibili da. 45 tona beira zentrifugatuz molde ahurra bete dute. Orain beira hoztea besterik ez da falta. Gutxi gorabehera lau hilabeteko lana da hori.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila