Albisteak

Material magnetikoak sailkatzeko aspaldiko arazoa ebatzi dute

2021/10/15

Gizakiak Antzinako Greziatik ezagutzen du magnetismoaren fenomeno bitxia, eta aspalditik da jakina egoera solidoko materialetan sortzen dela magnetismoa, elkarrekintza elektroniko …

"Emakume zientzialarien argitan" zikloa abiatuko da

2021/10/14

Urriaren 19an Ernest Lluch Kultur Etxeak programazioaren lerro berri bat abiatuko du. Emakume zientzialarien argitan izenarekin, eta Elhuyarreko Ana Galarraga …

Marteren eboluzio klimatiko eta hidrologikoari buruzko datu esanguratsuak eman ditu NASAk

2021/10/14

NASAren Perseverance ibilgailuak otsailean hartu zuen lur Marten, hain zuzen 45 km-ko diametroa duen Jezero krater handian, eta, dagoeneko, argitu …

Duela 16 milioi urteko tardigrado fosil bat aurkitu dute anbarean

2021/10/12

Ornogabe mikroskopikoak dira tardigradoak. 500 milioi urteko eboluzioa egin dute Lurrean, eta bost suntsipen masiboetan bizirik atera dira, muturreko baldintzetan …

Zero covid estrategiatik egoera endemikorako trantsizioan

2021/10/07

2021eko urriaren 4an, Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak onartu zuen zero covid estrategiak ez duela lortu Aucklandeko koronabirus-agerraldia desagerraraztea, …

OMEK malariaren lehen txertoa gomendatu du haurrentzat

2021/10/07

Urtean, 5 urtetik beherako 260.000 haur hiltzen dira malariak jota, Saharaz azpiko Afrikan. Heriotza horiek eragotzi ditzakeen txerto bat baimendu …

Kimikako Nobel saria, organokatalisiaren garatzaileentzat

2021/10/06

Benjamin Listek eta David MacMillanek jasoko dute 2021eko Kimikako Nobel saria, molekulak eraikitzeko tresna berri bat garatu dutelako: organokatalisi asimetrikoa. Nobel sarien akademiak nabarmendu duenez, haien lanak eragin handia izan du ikerketa farmazeutikoan, eta kimika jasangarriagoa bihurtu du. Biek ere AEBn egin dute beren lan zientifikoa.

Fisikako Nobela, klima-larrialdia eta sistema fisiko konplexuak ulertzeagatik

2021/10/05

Suediako Zientzien Errege Akademiaren erabakiz, Syukuro Manabek, Klaus Hasselmannek eta Giorgio Parisik jasoko dute Fisikako Nobel saria, sistema fisiko konplexuak ulertzeko egin dituzten ekarpenengatik. Sariaren erdia Manabe eta Hasselmannentzat da, Lurreko klimaren modelizazioan egindako lanarengatik eta berotze globala aurreikusteagatik, eta beste erdia Parisirentzat, sistema fisikoen desordenaren eta fluktuazioen elkarreragina ikertzeagatik, eskala atomikotik planetarioraino.

Medikuntzako Nobela, David Julius eta Ardem Patapoutiani, tenperaturaren eta ukimenaren errezeptoreengatik

2021/10/04

Karolinska Institutuak jakinarazi duenez, David Julius estatubatuarrak eta Ardem Patapotiani libanoarrak jasoko dute, erdi bana, Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria. Biek ere AEBn egin dute beren ibilbide zientifikoa, eta, Nobel Fundazioaren arabera, bien lanak ezinbesteko abiapuntua izan dira beste ikertzaile askorentzat, eta funtsezkoak, ingurunea nola hautematen dugun ulertzeko.

Duela 25.000 urteko grabatu ezohiko batzuk aurkitu dituzte Alkerdi 2 haitzuloan

2021/10/01

Alkerdi 2 haitzuloan (Urdazubi) duela 25.000 urteko dozena bat grabatu figuratibo aurkitu dituzte. Horien artean, bisonteak, uroak, zaldiak eta, bereziki, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila