Albisteak

Espaziorako diru gutxi Errusian

2003/01/01
Errusian espazioko ikerketarako aurrekontua oso txikia da. Hori esan du, behintzat, Iuri Koptev Errusiako Aeroespazio Agentziaren zuzendariak.

Kanadak Kiotoko Protokoloa berretsi du

2003/01/01
Hilabeteetan eztabaidan aritu ondoren, Kanadak Kiotoko Protokoloa berretsi du.

Odol-plasma garbia

2003/01/01
Gobernuak 50 milioi libera gastatu ditu transfusioetarako odol-plama garbia erosten.

2002ko hamar aurrerapen zientifiko garrantzitsuenak

2003/01/01
Science zientzia-aldizkariak amaitutako urtean garrantzi gehien izan duten hamar ikerketekin edo aurkikuntzekin zerrenda bat osatu du.

Estrategia berria birus informatikoen aurka

2003/01/01
Ordenadoreak konektatuta daudenetik, birusek hedatzeko erabiltzen duten biderik zuzenena eta eraginkorrena posta elektronikoa da. Asmoa birusaren hedapena mantsotzeko sistema bat …

Erasmus Darwin-en bizitzari buruzko liburua, osorik

2002/12/01
Erasmus Darwin-en biloba Charlesek, hari buruzko liburua idatzi zuen. Liburua ez zen osorik argitaratu. Orain Cambridge-ko Unibertsitateko argitaletxeak osorik argitaratzea …

Zelularen barnean edo saiodian egon, proteinek ez dute jokabide bera

2002/12/01
Orain arte, ikertzaileek gehienbat saiodietan aztertu dituzte proteinak. Alabaina, Ipar Karolinako Unibertsitateko kimikariek adierazi dute azterketa horiek ez direla erabat …

Algak ontzien poliestirenoa ordezkatzeko

2002/12/01
Austriako Graz Teknologia Unibertsitatean, Alginsulate material biodegradagarria asmatu dute, janariak eta bestelako gaiak ontziratzeko erabiltzen den poliestireno hedatua ordezkatzeko.

Feromonak patata-zomorroak tranpara erakartzeko

2002/12/01
AEBetako Nekazaritza Ikerketako Zerbitzuko zientzialariek bi sexuetako patata-zomorroak erakartzen dituen feromona aurkitu dute.

DNA zaharraren arrastoek erantzun immunea eragiten dute

2002/12/01
Fruta-euliekin egindako ikerketa batean, zelula hil ondoren gelditzen diren DNAren arrastoek erantzun immunea eragiten dutela ikusi du Japoniako Osaka Unibertsitateko …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila