Kanadak Kiotoko Protokoloa berretsi du

Hilabeteetan eztabaidan aritu ondoren, Kanadak Kiotoko Protokoloa berretsi du. Dagoeneko 80 estatuk baino gehiagok berretsi dute protokoloa eta, dena ondo joanez gero, Errusiak eta Poloniak berretsi ondoren protokoloa indarrean jarriko da laster. Helburua orain bost urteko bera da: 2012an 1990ean baino % 6 gas gutxiago isurtzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila