Albisteak

Asiaren erdialdeko biztanleak jatorriz kaukasiarrak

2004/06/01

Hezurdura batzuetako DNA mitokondriala aztertuta, Kazakhstaneko biztanleak jatorriz arraza kaukasiarrekoak direla ikusi dute.

Beste aurrerapauso bat laguntza bidezko ugalketan

2004/06/01

Quironek Donostian eta Bilbon dituen ugalketa-unitateek lehenengo haurdunaldia lortu dute Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa izeneko teknika erabiliz.

Berotze globala ikertzeko tresnak zorrozten

2004/06/01

Estratosferaren eragina kontuan hartzen duen eredu estatistikoa egin du AEBetako ikerketa-talde batek.

Dinosauroak eme faltan

2004/06/01

Teoria berri baten arabera, emerik jaiotzen ez zelako desagertu ziren dinosauroak.

Gaizkaten babesa

2004/06/01

Estatu Batuetan gaizkatari eman dioten babes-figurak kezka sortu du natura babesteko elkarteetan.

Materia iluna detektatu ezinik

2004/06/01

'Materia ilunaren bilatze kriogenikoa' izena duen esperimentuaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte astrofisikari italiarrek.

Oroimenaren kokapena garunean

2004/06/01

Aldi berean buruan gorde daitezkeen irudien kopurua garuneko gune txiki batek mugatzen du. Aurkikuntza hori egin dute ikertzaile batzuek epe laburreko oroimena aztertuz.

Sumendiek negua nahiago

2004/06/01

Aspaldiko kezka da sumendien erupzioak zergatik gertatzen diren gertatzen direnean, eta galdera horri erantzun nahi izan dio geologo-talde batek.

Neolitoko balea-harrapaketak Hego Korean

2004/06/01

Koreako biztanleek baleak harrapatzen zituzten duela 6.000 urte.

Berrogeita hamar karbonoko kaiolatxoa

2004/06/01

Lehen aldiz, berrogeita hamar karbono dituzten fulerenoak sintetizatu dituzte Txinako kimikari batzuek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila