Materia iluna detektatu ezinik

'Materia ilunaren bilatze kriogenikoa' izena duen esperimentuaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte astrofisikari italiarrek.

'Materia ilunaren bilatze kriogenikoa' izena duen esperimentuaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte astrofisikari italiarrek; ustez, orain arteko esperimentu zehatzena da, baina oraingoz ez dute ezer aurkitu.

Unibertsoan ikusten den baino askoz materia gehiago dago, materia iluna, alegia. Hori uste dute fisikariek, baina ez dakite non dagoen materia hori. Ez non dagoen, ezta nolakoa den ere. Batzuen ustez, ikustea lortzen ez duten partikula batez dago eginda materia iluna.

Alde batetik, partikula horrek masa handikoa izan beharko luke, eta, bestetik, elkarrekintza oso ahulak eragin beharko lituzke beste partikulekin. Horregatik, ikusteko ez ezik detektatzeko ere oso zaila da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila