Albisteak

Eskizofreniaren aurkako botikekiko erresistentziak badu azalpen bat

2012/11/01

Eskizofrenia tratatzeko erabiltzen diren medikamentu batzuk, antipsikotiko atipikoak, ez dira eraginkorrak hiru pazientetik batentzat. Nature Neuroscience aldizkarian argitaratutako ikerketa baten …

Indiako Ozeanoan plaka tektonikoen arteko muga berri bat sortzen ari dela uste dute sismologoek

2012/11/01

Nature zientzia-aldizkariak argitaratutako hiru artikuluren arabera, plaka tektonikoen arteko muga berri bat sortzen ari den seinale dira Indiako Ozeanoan apirilaren …

Estatu Batuetako zentral nuklearrik zaharrena, alerta-egoeran

2012/10/30

Estatu Batuetako ekialdean segurtasun-neurri guztiak hartzen ari dira Sandy hurakanari aurre egiteko. Horien artean, New Jerseyko Oyster Creek zentral nuklearra alertan jarri du NRCk (Nuclear Regulatory Commission), segurtasun nuklearraz arduratzen den Estatu Batuetako erakundea.

Janari beroa jan eta neuronak sortu

2012/10/26

Sukaldaritza eta garunaren garapena lotuta daude, Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikertzaile-talde baten arabera. Hain zuen ere, janari gordina jatea muga …

Biodiesel batzuk bakarrik babestuko ditu Europar Batasunak

2012/10/23

Biodiesel-ekoizpenari buruzko legedia aldatuko duela iragarri du Europar Batasunak, elikagaiekin lehiatzen duen ekoizpena mugatzeko. Hala,  2020. urtetik aurrera, algetatik, lastotik eta biomasa-hondarretatik eratorritako biodiesela baino ez du bultzatuko Europar Batasunak.

Lurra eta Ilargia, astro birakari azkar baten ondorio

2012/10/19

Lurra eta Ilargia oso antzekoak dira konposizio kimikoari dagokionean. Horregatik onartu dute gaur egungo astronomoek Lurra-Ilargia sistema bi astroren arteko …

Prestige ontziaren fuel-olioa arnasteak kalteak eragiten ditu genoman

2012/10/17

Fuel-olioak airera isuritako konposatuek arratoien genoman kalteak eragiten dituztela frogatu dute A Coruñako Unibertsitatearen Toxikologia Sailean. Ikertzaileek adierazi dutenez, hondamendiaren arrastoak garbitzen aritu ziren boluntarioek izan zituzten osasun-arazoen eta fuel-olioa arnastearen artean erlazio zuzena dagoela berretsi du ikerketak.

Arrainen sexua bereizteko metodo erraz eta erabilgarri bat garatu dute EHUn

2012/10/15

RNA, zehazki 5S rRNA, arrainen sexua identifikatzeko markatzaile aproposa dela frogatu dute EHUren Zoologia Saileko Zelulen eta Ehunen Biologia Laborategiko ikertzaileek.

Robert Lefkowitz eta Brian Kobilka dira 2012ko Kimikako Nobel saridunak

2012/10/10

Robert J. Lefkowitz eta Brian K. Kobilka ikertzaileek jasoko dute 2012ko Kimikako Nobel saria. Aurten “zelulak eta sentikortasuna” saritu dituztela adierazi du Nobel Fundazioak saria iragartzeko prentsaurrekoan. “G proteinen hartzaile akoplatuak ikertzeagatik” jasoko dute Kimikako Nobel saria Lefkowitz eta Kobilka estatubatuarrek.

Serge Harochek eta David Winelandek jasoko dute 2012ko Fisikako Nobel saria

2012/10/09

Normalean, behatze hutsak behatutakoa aldatzen du, partikulen fisikan batez ere. Fotoi bat ikertzeko, modu batera edo bestera eragin behar izaten zaio, eta, beraz, ikertutakoaren emaitza zalantzan jartzen da, behaketaren ondorio bat delako. Baina ez beti. Serge Haroche frantziarrak eta David Wineland estatubatuarrak fotoiak eta atomoak ikertu zituzten behaketak berak fotoi horiek suntsitu gabe. Horregatik jasoko dute 2012ko Fisikako Nobel saria. Fisika kuantikoaren metafora ezagunena erabilita, bi fisikariek ikusi dute Schrödingerren katua kaxatik atera gabe.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila