Albisteak

Algak gainetik kentzeko laguntza eskatzen diete koralek arrainei

2012/11/15

Koral-espezie baten eta bi gobi arrain-espezieren arteko erlazio mutualista aztertu dute Georgiako Teknologia Institutuan, eta ikusi dute seinale kimikoen bidez eskatzen diola koralak laguntza arrainei, alga toxiko baten mehatxua hautematen duenean. Arrainek berehala erantzuten diote deiari, eta, algari hozka eginez, gainetik kentzen diote koralari.

Arrautzei kantatu, enbrioiek ikas dezaten

2012/11/14

Malurus cyaneus txori australiarrek azkar ikasten dute kantuan; jaio aurretik. Arrautzan dauden bitartean amak pasahitz gisa funtzionatuko duen nota bat …

Anestesia osoak garuneko komunikazioa oztopatzen du

2012/11/13

Anestesia osoak kontzientzia galtzea eragiten du, eta, ondorioz, gaixoak ez du minik edo enbarazurik sentitzen ebakuntzan. Baina zientzialariek ez dakite …

Duela 71 mila urteko harrizko ezpalak, gure espeziearen ahalmenaren erakusgarri

2012/11/12

Noiztik ditu gure espezieak besteetatik bereizten dituen ezaugarri kognitibo eta kulturalak? Berezkoak ditugu, eta, beraz, lehen Homo sapiens-en garunek ere bazituzten H. sapiens garaikideek dituzten ahalmenak, edo denborarekin joan dira garatzen? Aspaldiko eztabaida da, eta ez dago hipotesietako bat onartu eta bestea baztertzeko froga garbirik, baina, Nature aldizkarian on-line argitaratutako artikulu bat aintzat hartuz gero, badirudi lehen hipotesia gailentzen ari dela.

Energia erauzi dute ia energiarik ez dagoen toki batetik

2012/11/09

Tenperatura oso baxuetan, 5 K-ean, hidrogeno molekularen bibrazioa ñimiñoa da. Hamarna pikometro batzuetako mugimendua besterik ez da, eta hamarna milieletronvolteko …

Tunel-efektua koloretan ikusgai

2012/11/08

Fisika kuantikoaren efektu ezagunenetako bat, tunel-efektua, zehaztasun handiz kuantifikatu ahal izan dute argiarekin egindako esperimentu batean. Nazioarteko fisikari talde batek …

Malaria diagnostikatzeko imanak

2012/11/07

Iman eta laser arruntak erabiliz, malaria diagnostikatzeko gailu erabilerraz eta merke bat diseinatu du Hungariako ikertzaile-talde batek. Malariaren eragileak …

Azalore-itxuraz hazten den guztia, ekuazio bakar batez deskribatuta

2012/11/05

Kumuluak, azaloreak eta naturaren beste sistema asko patroi beraren arabera hazten dira: azalorearen itxurako fraktal bati jarraituta. Orain, Madrilgo Karlos …

Emakumeen gernu-ihesa zuzentzeko ebakuntzak, errentagarriak gizartearentzat

2012/11/01

Gernu-ihesak emakume adindunen % 15i eragiten dio, baina lautik batek bakarrik eskatzen du osasun laguntza, eta arazoa jada larria denean …

Gari-lastoa eta paper birziklatua biokonpositeen iturri

2012/11/01

INNOBITE proiektuaren bidez, eraikuntzaren sektorean erabiltzeko produktu bihurtu nahi ditu Tecnaliak gari-lastoa eta paper birziklatua. Gari-lastotik lignina eta zelulosa erauzi …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila