Indiako Ozeanoan plaka tektonikoen arteko muga berri bat sortzen ari dela uste dute sismologoek

Nature zientzia-aldizkariak argitaratutako hiru artikuluren arabera, plaka tektonikoen arteko muga berri bat sortzen ari den seinale dira Indiako Ozeanoan apirilaren 11n izandako bi lurrikara izugarriak.

Sismologoek 1980ko hamarkadatik zuten plaka indoaustraliarra zatitzen ari zelako susmoa, eta geroztik izan diren lurrikarek zein ikertzaileek garatutako eredu informatikoek susmo hori berretsi dute. Horren barruan, apirileko lurrikara horiek froga garbitzat jo dituzte ikertzaileek.

Azaldu dutenez, lurrikara gehienak bi plakak elkarren aurka talka egiten dutenean gertatzen dira. Hala ere, bi plaka faila baten zehar horizontalki mugitzen direnean ere izaten dira lurrikarak, nahiz eta aurrekoak txikiagoak izaten diren. Apirilaren 11koa, ordea, ikaragarria izan zen, eta hurrengo egunetan izan ziren erreplikak ere ohikoak baino gogorragoak izan ziren, ikertzaileen esanean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila