Albisteak

Kutsatzaileen ondoriozko arrain arren emetzea euskal kostaldean zabalduta dagoela berretsi dute

2014/03/27

Euskal kostaldeko arrain arrek emetzearen zantzuak dituztela ikusi dute EHUko Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian taldeko kideek. Aurkikuntza Urdaibain egin zuten 2007/08 urteetan, eta, orain, beste hainbat estuarioetan ere gertatzen dela berretsi dute. Emetzearen eragileak estrogenoaren antzera jokatzen duten kutsatzaileak dira, eta, besteak beste, arrain arrek oboziotak  —heldu gabeko obuluak—  garatzea eragiten dute.

Eguzki-sistema exotikoa: eraztunak asteroide baten inguruan eta gorputz berri bat Oorten lainoan

2014/03/26

Eguzki-sistemako bi aurkikuntzaren berri eman du gaur Nature aldizkariak, artikulu banatan. Lehenengo protagonista Kariklo objektua da; izan ere, inguruan eraztunak dituela detektatu dute Brasilgo MCTI behatokiko astronomoek. Orain arte, Eguzki-sistemako planeta erraldoietan bakarrik detektatu dira eraztunak. Bigarren protagonista Eguzki-sistemaren mugetan detektatu dute Estatu Batuetako Gemini behatokiko astronomoek, barnealdeko Oorten lainoan: 2012 VP113 izena du, eta duela hamar urte eremu hartan detektatutako Sedna planeta nanoaren parekoa da. Aurkikuntzak adieraziko luke Sedna ez dela bere gisako gorputz bakarra eremu horretan.

Laborategiko animalien ordez saio-hodiko gibela

2014/03/26

Albo-ondorioak botikak gibelean metabolizatzean sortzen diren metabolitoek eragindakoak izan ohi dira. Horregatik, botikak komertzializatzeko gainditu beharreko entseguetan gibeleko metabolitoen toxikotasuna …

Energia xurgatzeko gaitasun handiagoa duten nanoaldatutako landareak sortu dituzte

2014/03/25

Landareen kloroplastoei nanomaterialak erantsiz, energia xurgatzeko landareek duten gaitasuna handitzea lortu du Massachussettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaile talde batek. Nature …

Itsas mailaren jaitsierak ez zuen eragin duela 56 milioi urteko berotze globala

2014/03/25

Duela 56 milioi urte 5-9 ºC igo zen tenperatura globala, geologiaren ikuspuntutik laburra den tartean: 200.000 urte iraun zuen, eta inpaktu …

EHUko Argazki Zientifikoen V. Lehiaketa, Helena Dias eta Aitor Larrañagarentzat

2014/03/24

Helena Dias Daviden “Ozeanoetako arriskuak” eta Aitor Larrañaga Esparteroren “Besarkada birsortzailea” argazkiek jaso dituzte EHUko Ikerketako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) antolatutako …

Birus bat biointsektizida bihurtu dute, askotariko laboreei eraso egiten dien izurri baten aurka

2014/03/21

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batek, birus bat oinarri hartuta, Chrysodeixis chalcites sitsaren kontrako intsektizida sortzea proposatu du. Baratze-labore, labore …

Loditasunaren atzean, elkarrengandik urrun dauden bi generen elkarrekintza

2014/03/14

Obesitatean zer genek eragiten duten argitzeko bidean urrats bat eman dute, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Aurretik, genomako elkarrekintza …

Mantuko uraren froga, diamante batean harrapatuta

2014/03/13

0,09 gramoko diamante baten ezpurutasun batean, mantuaren trantsizio-eskualdeko uraren lehen frogak aurkitu ditu Edomontongo Unibertsitateko ikertzaile-talde batek. Ezpurutasuna ringwoodita izeneko mineralaren 40 mikrometroko inklusio bat da. Oso presio handitan sortzen den olibinoaren forma bat da, eta, orain arte, meteoritoetan bakarrik aurkitu izan da, edo laborategian sintetizatu.

Argi-izpiak metastasiaren ikerketan

2014/03/12

Hamar urteko lanaren ondoren, Joan Massagué ikertzaileiaren taldeak minbizidun zelulen metastasian ezinbestekoa den mekanismo bat aurkitu du. Ikerketaren emaitzak Cell …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila