Albisteak

Hasi da kometan lur hartzeko operazioa!

2014/11/12

Dena aurreikusi bezala ateratzen bada, gaur goizeko 9:35ean askatuko du Rosettak Philae ibilgailua. Une horretan, Rosetta kometatik 22,5 km-ra egongo …

Beste giza genoma zahar bat, Europaren populatze konplexuaren erakusle

2014/11/07

Duela 38.700 eta 36.200 urte artean Errusia europarrean bizi izan zen gizon baten genoma argitaratu dute gaur Science aldizkarian. Aste gutxiko epean argitaratzen den bigarren antzinako giza genoma da; batak zein besteak erakusten dute zeinen konplexua izan zen gure arbasoen hedatzea Eurasian barrena.

Rosetta misioa: kometan lur hartzeko gertu

2014/11/06

Azaroaren 12an gertatuko da. Rosettaren Philae modulua zundatik askatuko da, eta 67P/Churyumov-Gerasimenko kometan lur hartuko du. Lurretik 450 milioi kilometro ingurura gertatuko da, eta ESAren ESOC zentrotik gidatuko dute lur-hartzea, 10 urteko bidea bezala. Misioa ez da hor bukatuko, baina balentria teknikoaren azken mugarria izango da. Lehenago, gizakiak ez du inoiz bidali misio bat kometa bat ikertzera; are gutxiago, hain gorputz txikian lur hartzera.

Zakilen jatorria: desberdina narrastietan eta ugaztunetan, baina antzekoa

2014/11/06

Zakilaren jatorri ebolutiboa azaldu dute Harvardeko Unibertsitateko genetikariek. Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta, haren arabera, kanpo-genitalen garapena ez …

Paleolitoko altxor bat topatu dute Gipuzkoako kobazulo batean

2014/11/05

Ezkuztako aztarnategian (Azpeitia, Gipuzkoa), Paleolitoko bi hagaxka eta beste tresna ugari topatu ditu ikertzaile-talde batek, tartean, Euskal Herriko Unibertsitateko Alvaro Arrizabalagak, Ikerbasqueko Maria Jose Iriartek eta Antxeta Kultura Elkarteko Javier Lazkanok.

Osasun-arloa eta lanpostuak sortzea, hurrengo 15 urteetarako lehentasunak

2014/11/03

Gizarteak zientziaz, ikerketaz eta berrikuntzaz duen ikuspegiari buruzko Eurobarometroaren inkesta bereziak bi gai nabarmendu ditu lehentasunezko europarrentzat: osasuna eta zainketa medikoak, eta lanpostuak sortzea. Horiek izan behar dute, alde handiz, berrikuntza zientifiko eta teknologikoaren lehentasunak hurrengo 15 urteetarako, europarren esanean.

Geneen ordutegia

2014/10/31

Milaka generen espresioaren ordutegia argitu dute saguetan, Pennsylvaniako Unibertsitateko Perelman Medkikuntza Eskolako ikertzaileek. Eguneko 24 orduetan zehar geneen espresioa nola …

Giza zelula amekin sortutako urdail txiki bat

2014/10/30

Giza zelula ametatik abiatuta, giza urdaila simulatzen duen organoide bat sortu dute. Organoideak 3D egitura du, eta giza urdailean izaten …

Ebolaren aurkako txertoa, prest 2015erako

2014/10/29

Ebolari aurre egiteko behar diren txerto-dosiak datorren urterako prest izan nahi dituela iragarri du Munduko Osasun Erakundeak (MOE), Genevan egin berri duen bileran. Iragarpena ausarta den arren, laborategiek normalean txertoak garatzeko behar izaten duten denbora-tartea laburtzea lortzen ari dira ebolaren kausan. Hala, dagoeneko bi txerto ari dira probatzen pertsona osasuntsuetan; are gehiago, laster, Afrika mendebaldean proba zabalak egiteko moduan izango dituztela uste dute.

Tomatea, gizakiak moldatua

2014/10/28

Nature Genetics aldizkarian argitaratu duten ikerketa batean 360 tomate-landareren genomak sekuentziatu dituzte. Landare horien artean badira basatiak eta komertzialak, eta …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila