Albisteak

Urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian

2014/12/17

Urtea amaitu aurretik, Elhuyar aldizkariko eduki irakurrienen zerrenda egin nahi izan dugu. Hamarreko zerrenda osatu dugu, webgunean bisita gehien izan duten edukiekin. Hizkuntzei buruzko albiste bat dago zerrendaren lehenengo postuan: "Ama-hizkuntza ahaztu arren, garunean gelditzen da". Frantses-hiztunek adoptatutako ume txinatarrekin egindako esperimentu baten berri jaso zuen albiste hark; esperimentu hartan, ikertziale kanadar batzuek frogatu zuten ama hizkuntza ahaztu arren, garunak haren aurrean erantzuten jarraitzen duela. Segidan aurkituko duzu 2014ko eduki irakurrienen zerrenda osoa.

Primateak eta bakterioak 40 milioi urtez borrokan burdinagatik

2014/12/16

Bakterioek beharrezkoa dute burdina bizitzeko. Eta, horregatik, bakterioen aurkako defentsa-mekanismo bat da burdina eskuragarri ez uztea. Hori eraginkorra da bakterioek …

DNAren begiztak gako dira geneen erregulazioan

2014/12/15

DNAren 3Dko mapa osatzea lortu dute Estatu Batuetako hainbat unibertsitate eta zentrotako ikertzaile batzuek, eta berretsi dute DNAk osatzen dituen …

Homozistinuria gaixotasun arraroa nola sortzen den argitu dute CIC bioGUNEko ikertzaileek

2014/12/12

Metabolismoaren herentziazko asaldura da bat da homozistinuria; akats entzimatiko bat da, eta odolean eta gernuan homozisteina metatzea eragiten du. Izan …

Lezetxikiko giza hezurra, penintsulako zaharrena, Atapuerkakoen ondotik

2014/12/11

Australiako Unibertsitatean egindako azterketak baieztatu duenez, Lezetxikin (Arrasate) topatutako humeroak 164.000 urte ditu (9.000 urte gorabehera). Duela 50 urte aurkitu …

269.000 tona plastiko dago flotatzen munduko ozeanoetan, gutxienez

2014/12/11

Munduko ozeanoetan plastiko pila dagoela flotatzen gauza jakina da. Pila hori zenbat izan daitekeen kalkulatu dute orain Kaliforniako Five Gyres …

67P/Churyumov-Gerasimenko kometako ura ez da Lurreko ozeanoetakoaren antzekoa

2014/12/10

Rosetta espazio-ontziko Rosina-DFMS masa-espektrometroak egindako neurketen arabera, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometak duen ura ez da Lurreko ozeanoek dutenaren antzekoa. Horrenbestez, indarra galdu …

Hautespen naturalak azala argitzen duten mutazioei lagundu die Europan

2014/12/09

Azalaren kolorea latitudearen eta, beraz, argi ultramorearen intentsitatearen arabera aldatzen da: behe-latitudeetan bizi diren pertsonek azal ilunagoa dute, eta goi-latitudeetan …

Haustura hidraulikoaren bidezko gasaren aurreikuspenak, ez hain onak

2014/12/03

Haustura hidraulikoa erabilita erauztea espero zuten gas-kantitatea berez ez dela hain handia erakutsi du Nature aldizkariak egindako azterketa batek. Hain zuzen, Estatu Batuetako energiari buruzko informazio-sailaren (EIA) aurreikuspenak eta Texasko Unibertsitearenak alderatu ditu Naturek, eta ondorioztatu du EIAren aurreikuspenak puztuta daudela.

Inoizko antxoa gazte kopururik handiena erregistratu du AZTIk Bizkaiko golkoan

2014/12/02

JUVENA 2014 kanpainaren emaitza zientifikoak argitaratu ditu AZTIk. Emaitzek adierazten dutenez, inoizko antxoa gazte kopururik handiena erregistratu dute Bizkaiko golkoan. 2003tik egiten du AZTIk neurketa hau, eta seriearen batezbestekoa halako lau da aurtengo kopurua.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila