Albisteak

Munduko makina txikienak garatu zituztenak saritu ditu Kimikako Nobelak

2016/10/05

Hiru gizonezko izan dira aurtengo Kimikako Nobel saria jaso dutenak: Jean-Pierre Sauvage frantziarra, J. Fraser Stoddart eskoziarra eta Bernard L. Feringa herbeheretarra. Haien meritua, munduko makinarik txikienak garatzea. Alegia, mikroskopio elektronikoz bakarrik ikus daitezkeen makina molekularrak.

Fisikako Nobel Saria materia exotikoaren sekretuak argitu zituztenei

2016/10/04

Nobel Fundazioak iragarri duenez, David J. Thoulees-ek, F. Duncan M. Haldane-k eta J. Michael Kosterlitz-ek jasoko dute 2016ko Fisikako Nobel …

Medikuntzako Nobela Yoshinori Ohsumiri, autofagiaren mekanismoak azaltzeagatik

2016/10/03

Karolinska Institutuko Nobel Akademiak iragarri duenez, Yoshinori Ohsumi japoniarrak jasoko du 2016ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel Saria, autofagiaren mekanismoari buruz egindako aurkikuntzengatik. Zelularen osagaiak desegiteko eta berrerabiltzeko prozesuari deitzen zaio autofagia, eta funtsezkoa da organismoarentzat.

67 P kometaren azalean da Rosetta zunda

2016/09/30

ESAren operazio-zentrotik baieztatu dutenez, Rosetta zunda aurreikusi bezala jarri da kometaren azalean. Une horretan, Lurrera seinaleak bidaltzeari utzi dio. …

Rosettaren azken agurra

2016/09/30

Gaur eguerdian amaituko du Rosetta ontziak bere bidaia, azkenaldian bidelagun izan duen 67 P kometan lur hartuta. Duela 12 urte, 6 hilabete eta 28 egun atera zen Guyana Frantsesetik, eta 7 900 milioi km egin ditu espazioan. Azken bi urte eta erdiak 67P edo Churyumov-Gerasimenko kometa aztertzen eman ditu, eta 218,25 GB datu zientifiko bildu ditu. Nabigazio-kamerak, berriz, 16 650 iruditik gora hartu ditu, eta 14 900 ordutan egon da Lurrarekin kontaktuan. Zenbakiek misioaren arduradunen esana berresten dute: ESAren misio handiena da Rosetta.

Paleoproteomikak erakutsi du neandertalek bitxiak egiten zituztela beren burua apaintzeko

2016/09/28

Mende erdia pasa da Frantziako Grotte du Renne kobazuloan apaingarri artistiko ezagunak aurkitu zituztenetik, eta azkenean, neandertalek eginikoak direla frogatu …

Zeliakiarekin lotutako zenbait gene aurkitu dituzte EHUko ikertzaileek

2016/09/22

Zeliakiarekin lotutako zenbait gene aurkitu dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek, datu genomikoak aztertzeko metodologia berri bat aplikatuz. Horrez gain, gene …

Emakumeak baztertuta, mendekotasunei buruzko ikerketetan

2016/09/20

Mendekotasunei buruzko ikerketetan emakumeak baztertu egiten direla salatu dute, Addiction Biology aldizkariaren azken zenbakian. Aldizkariaren zenbaki berezi bat da, Jaume …

Esne Bidearen mapa osatuena, Gaiaren eskutik

2016/09/15

Gaia sateliteak bere lehen lan-urtean behatu dituen izarrekin osatutako mapa aurkeztu du Europako Espazio Agentziak (ESA). Gaiaren helburua Esne Bidearen …

Erradiazio ionizatzaileak DNAn eragiten dituen mutazio bereizgarriak identifikatu dituzte

2016/09/13

Erradiazio ionizatzaileak DNA kaltetzen duela eta ondorioz minbizia izateko arriskua handitzen duela jakina da; ez ordea hori nola gertatzen den, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila