Albisteak

Mintz-hartzaileen mekanismo molekularra deszifratu nahian

2016/11/03

Gure zelulen mintzak proteinak erakusten ditu kanpoaldera. Mintz-hartzaile horiek hormonekin, neurotransmisoreekin eta antzekoekin bat egin, eta molekula horien mezua pasarazten dute zelularen barrualdera. Gure zelulen atezainak dira. Ez da harritzekoa, hortaz, gaur egun egiten diren sendagaien % 70 inguru mintz-hartzaileei eragiteko diseinatuak izatea. Cell aldizkarian argitaratutako ikerketa berri batek hartzaileen eta mintzeko nanodomeinu lipidikoen arteko elkarrekintza nolakoa den argitu du, eta gakoa izan daiteke mintz-hartzaile horien jarduera erregulatzen duen mekanismo molekularra ulertzeko.

Airearen kutsadurak eta trafikoaren zaratak hipertentsioa eragin dezakete

2016/10/27

Europan egindako ikerketa batek agerian utzi du airearen kutsaduraren eta trafikoaren zarataren eraginpean modu jarraian jartzeak hipertentsioa eragin dezakeela. Ikerketa Norvegia, Suedia, Danimarka, Espainia eta Alemaniako 41.000 herritarrekin egin da, ESCAPE proiektuaren barruan, eta beste datu bat ere utzi du: Alemaniak eta Espainiak dute aireko kutsadura handiena, eta Suediak eta Espainiak trafiko-zarata handiena.

Garuna zahartu ahala tolestura aldatzen da

2016/10/25

Ugaztunon ezaugarria da garunazal handia izatea, eta tolesturei esker lortzen da garunazal handi hori espazio txiki batean sartzea. Hori bai, …

Schiaparelli modulua osorik ote dagoen ez dakiten arren, ESAkoek arrakastatsutzat jo dute ExoMars misioa

2016/10/20

Atzo egun garrantzitsua zen ExoMars misioarentzat. Misio horrek bi zati zituen: batetik, TGO satelitea Marteren orbitan kokatu behar zen, …

Schiaparelli modulua, Marten “lurreratzeko” prest

2016/10/18

Duela bi egun askatu zen Schiaparelli modulua TGO satelitetik, eta, ondo bidean, bihar jarriko da Marteren azalean, hemen 16:48ak direnean. …

Saguen obulu bideragarriak sortu dituzte laborategian

2016/10/18

Azaleko zeluletatik abiatuta obuluak laborategian sortzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek. Prozesu osoa laborategian egitea lortzen den lehenengo aldia da. …

Arte paleolitikoaren altxor berria Lekeitioko Armintxe kobazuloan

2016/10/14

Lekeition kobazuloa oso ezaguna den arren, inork ez zuen espero honelako altxorra azalduko zenik kobazuloaren bukaeran: berrogeita hamar animalia-irudi ikusgarri, tartean bi lehoi -Kantauri Itsasoaren inguruan inoiz azaldu gabeko animaliak-.

Ikasteko gai diren neurona-sare artifizialek memoria hobea dute orain

2016/10/13

Garuna imitatuz ikasteko gaitasuna duten neurona-sare artifizialei memoria nabarmen hobetu diete Google DeepMindeko ikertzaileek. Nature aldizkarian eman dute aurrerapuso horren …

Datu-baseak uztartzea, botiken arteko interakzioak detektatzeko tresna

2016/10/11

Botiken arteko interakzioak ospitaleratze askoren eragile izaten dira, baina, sarritan, aurreikusten zailak dira. Datu-baseak uztartzea horrelakoak detektatzeko tresna eraginkorra dela …

Emakumerik ez aurtengo Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako Nobel Sarietan

2016/10/06

Dagoeneko jakinarazi dute nortzuk jasoko dituzten abenduaren 10ean Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako sariak. Guztira zazpi pertsona dira, eta guztiak, gizonezkoak. …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila