2.000 milioi efektu

Waliño, Josu

Elhuyar Fundazioa

2000 efektua deitu duten hori 2.000 milioien efektua ere deitzea bazuten, hura saihesteak ekarri duen kostua ikusita. Esate baterako, auto konpainien kasuan: General Motors konpainiari 150.000 milioi pezeta kostatu zaio 2000 urterako prest egotea. Ford-i 700.000 milioi, Volkswagen-i 30.000 milioi inguru, Renault konpainiari 5.000 milioi eta Fiat-i 15.000 milioi. Beraz, ezin da esan 2000 efektua guztien kalterako denik, norbait negozio bikaina ari baita egiten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila