Ustezko botika bat hartzeak sendatuko gaituela pentsatzeak benetan efektua duen substantzia baten eragin bera izan dezake hainbatetan. Eragin hori, dena den, desberdina da ustezko botikaren hainbat ezaugarriren arabera. Plazebo-efektuaren atzean dauden mekanismo fisiologiko, biokimiko eta immunologikoak ere argitzen hasiak dira ikertzaileak. Horren guztiaren itzalean, aintzat hartu beharreko hainbat kontu etiko ere badaude.
Osagai aktiborik gabeko tratamenduak eragin terapeutikoa izatera irits daitezke.
Robert T. Carroll filosofia-irakasleak artikulu batean dio pertsona askok "atsekabea sentitzen" dutela jakiten dutenean sendatu dituen ustezko botika plazeboa besterik ez dela. "Arazo guztia buruan dutela uste dute". Baina, egiaz, buruan dagoena sendabidea da: sendatzeko itxaropenak eta sugestioak erreakzio biokimiko sendagarriak pitz ditzakete, tratamendu aktiboa hartu edo ez.
Plazeboen erabilerak zalantza etiko handiak sortzen ditu mediku-kontsultetan zein ikerketa klinikoan.
“Atsegin emango dizut” esan nahi du latinez plazebo hitzak, eta nekez azal daiteke hobeto nola interpretatu den plazeboa medikuntzan. Medikuek zer izendatzeko berenganatu zuten ere ezin adierazgarriagoa da: erremedio faltsuak izendatzeko, hain zuzen ere.
Gaur …