Elektrizitatearen bidea argitara

Elektrizitatearen bidea argitara

Pentsatu gabe etengailuari eman, eta argia piztu egiten da. Leihotik begira jarri, eta pareko elektrizitate-dorreak ia ikusi ere ez. Itzalaldiak gertatzen direnean ere, guk ezer egin gabe itzultzen zaigu argia etxera. Hain gaude ohituta, gutxitan galdetzen diogu gure buruari nondik datorren kontsumitzen dugun elektrizitatea, non eta nola sortu den, nola konpontzen diren arazoak; are gutxiago nola sortuko den etorkizunean, eta horrek zer ekarriko duen. (Hori guztia, hurrengo orrietan).

Etxekoa ez da beti bertakoa

2009/09/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Euskal Herrian, elektrizitatea sortzeko eredu bat baino gehiago dago, baina sortzen dena ez da nahikoa kontsumoari erantzuteko.

Haizea eta eguzkia sarean hartzeko moldaerak

2009/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia

Elektrizitate-sarea, berez, ez dago diseinatuta energia eolikoa eta fotovoltaikoa bezalako elektrizitate-iturri gorabeheratsuak hartzeko. Sarea sortu zutenean ez zegoen horrelakorik, eta, beraz, ez zuten horrelakorik hartu kontuan. Garaiak aldatu dira, baina, eta gero eta ugariagoa da iturri horiek gure elektrizitate-hornikuntzari egiten dioten ekarpena. Ezinbestekoa da sarea horretara egokitzea.

Adi! Argia joan da!

2009/09/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia
Bat-batean iluntasuna nagusitu da etxean. "Hara! Argia joan da!" pentsatu, eta esku-argiaren edo kandelaren baten bila abiatzen gara, etxean non …

Atarikoa

Nondik datorkigu elektrizitatea?

2009/09/01

Etengailuari eman, eta lanpara berdin-berdin pizten da Iruñean, Bilbon edo Baionan. Bonbilla goritzen duen elektroi-fluxuak, ordea, oso jatorri desberdina du hiru kasuetan. Iruñeko etengailuetara heltzen denak iturri berriztagarrietan du sorburua, nagusiki; Bilbokoetara joaten denak, berriz, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila