Materialen Zientzia eta Teknologiaren II. kongresua: lan sarituak

materialen-zientzia-eta-teknologiaren-ii-kongresua
Arg. Polymat/EHU

Ez dago eremurik non ez den nabaritzen material berrien oihartzuna: medikuntza, energia, garraioa, eraikuntza, elektronika, oihalgintza, etab. Izan ere, materialen arloan sortzen ari diren aurrerapenek eragin handia dute gure eguneroko bizitzan eta, halaber, produkzio-sarean. Euskal Herrian pertsona ugari ari da arlo horretan lanean, materialen oinarrizko zientzian batzuk, eta zientzia aplikatuan eta teknologikoan beste batzuk. Ongi garatutako arloa da bertako unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresetan, eta horren adierazle dira Materialen Zientzia eta Teknologiaren kongresuan bildutako 120 ikertzaileak.

Dosier honetan bildutakoak joan den uztailean Donostian egindako Materialen Zientzia eta Teknologiaren kongresuan saritutako lanak dira. UPV/EHUko Polymat-en eskutik oraingoan, arloko ikertzaile euskaldunak bildu ditu kongresu honek bigarren aldiz, eta segida eman dio 2012an Arrasaten egindakoari. Antolatzaileen balorazioa zein den ikusita, hirugarren edizioa ere hutsik egin gabe iritsiko dela ziurtzat eman daiteke, kongresuko 120 parte-hartzaileen aurkezpenak oso maila onekotzat jo baitituzte. Aurkeztutako ikerketa eta emaitzei dagokionez, nazioarteko kongresuetan aurkeztu ohi direnen pareko lanak izan ziren, eta erabilitako baliabide eta hizkuntzari dagokionez ere oso onak.

Hain zuzen ere, kongresuaren helburuetako bat da ikertzaileen artean euskarazko jardun zientifikoa bultzatzea. Eta, helburu horrekin bat, kongresua osatu duten bost jakintza arloetan aurkeztutako lanik onenak bildu ditugu Elhuyar aldizkariaren dosier berezi honetan

Idatzi zuk zeuk Gai librean atalean

Gai librean aritzeko, bidali zure artikulua aldizkaria@elhuyar.eus helbidera
Hauek dira Gai librean atalean Idazteko arauak

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila