Presta gaitezen negurako

Agirre, Jabier

Medikua eta OEEko kidea

Oraintxe hasi behar genuke negu partean hain usuak eta molestoak diren osasun-arazoen kontra neurriak hartzen, gure gorputza, larruazala nahiz ilea erremedio sinple eta errazekin babesteko.

Gripeari aurrea hartzeko

Gripearen denboraldia hasi da jadanik, baina martxoa bitartean gure artean egotea nahi ez badugu, oso garrantzitsua da neurriak gaurtik bertatik hartzea, gaitzari aurrea hartzeko.

Aditu guztiak bat datoz txertaketa ezinbestekoa dela esaten dutenean, bai adinean aurrera doazen pertsonentzat eta baita, bihotzeko gaitzik, akats inmunologikorik edo arnas-gaixotasun kronikorik dutenentzat. Azken aldi honetan, jende gazteagoarentzat ere txertoa komenigarria dela esaten duenik ere ez da falta. Agian talde handiago horren barruan umeek bere leku berezia dute; hala ere, txertoa ez da inoiz gomendatzen 6 urtetik beherakoentzat. Horrez gain, txertoa ez litzateke sekulan jarri beharko pertsonak katarroa duenean; hobe da lehenik katarroa sendatzea eta ondoren txertatzea.

Alergi atakeak ezagutzen ikasi

Zaindu zure pisua neguan. Adituek normaltzat jotzen dute neguan gorputzeko pisua bi-bost kilotan gehitzea, udan baino iharduera lasaiagoak eta ariketa fisiko gutxiago egiten dugulako batetik, eta kaloria gehiago ahoratzen ditugulako, bestetik.

Jendeak sarritan nahasten ditu alergiak eragindako doministikuak hoztura edo marrantarekin. Egia da bestalde, bi gaitzek badauzkatela hainbat sintoma amankomunean, hala nola, sudurreko kongestioa, nekea edota buruko mina. Nola jakin orduan, noiz den koadro bat eta noiz bestea? Normalean begi gorritu eta "urez bustitakoek" erreakzio alergiko bat adierazten dute. Aitzitik, marrantak eragindako usinak hiru-bost egunen buruan desagertu egiten dira. Normalean horrela gertatu ohi da eta beraz, arazoak aurrera jarraitzen badu, zoaz medikuarengana.

Asma-kasuak bestalde, gero eta ugariagoak dira umeen artean azken urteotan. Oraingoz susmoa bada ere, medikuek gero eta ugariagoak diren etxeko alergiekin lotu dute hori (hautseko akaroak esate baterako, negu partean etxean asko ugaltzen diren intsektu mikroskopikoak dira). Gainera, gure etxeak gero eta autosufizienteagoak dira energiaren ikuspuntutik eta beraz, etxeko airea birziklatu egiten da gaur egun, garai batean kanpoko aire freskoaz ordezkatzen zen bitartean. Hori dela eta, alergia sorrarazten duten alergenoek giro ezin hobea aurkitzen dute gure etxeetan neguko denboraldi osoa bertan lasai igarotzeko.

Zer egin beraz, alergia horiek etxetik uxatzeko? Ahal bada, atera itzazu kanpora animalia disekatuak eta ez gorde etxean paper zahar gehiegi (egunkariak edo aldizkariak, esaterako). Etxean hilabete batzuetan gordeta izan duzun arropa berriro ateratzeko garaia heltzen denean, jantzi aurretik garbitzea komeni dela ez ahaztu. Izan ere, intsektu mikroskopiko horiek alergia sortzen dute, bizirik nahiz hilik daudela ere.

Zaindu zure pisua neguan

Adituek normaltzat jotzen dute neguan gorputzeko pisua bi-bost kilotan gehitzea, udan baino iharduera lasaiagoak eta ariketa fisiko gutxiago egiten dugulako batetik, eta kaloria gehiago ahoratzen ditugulako, bestetik. Eguzki-izpi gutxiago hartzen dugunez, karbohidratoenganako joera gehitu egiten da eta horiek koipe eta azukretan jaten ditugu. Eguberriak pasa berri ditugunez, esan gabe doa jan-edan kontuetan gehiegikeriak egiteko aukerak maiz izaren ditugula.

Jakina da bestetik, neguan pisua galtzeko motibazioa txikiagoa dela beste urte-sasoiekin alderatuz. Ikerketek baieztatu dutenez, neguan dieta bati ekingo dion pertsonak dieta beta udaberrian edo udan egingo duenak baino kilo gutxiago galduko du.

Egokiak ez diren ohiturak albo batera uztea komeni dela gauza jakina da. Egunean zehar mokadutxoak jatea pisua galtzeko metodo ezaguna da, baina era berean otorduak murriztea lortzen ez badugu, akabo! Horregatik, neguan otordu nagusietan kontzentratzea gomendatzen da: haragia, entsaladak, frutak, barazkiak eta bereziki, kalabaza eta Brussela-azak, asetasun-sentsazioa ematen baitute. Nolanahi ere, hori guztia baino garrantzitsuagoa da ondokoa: ez geratu etxe-zokoan eta beti okupatuta eta zerbaitetan aritzeko modua bila ezazu.

Kontuz eguzki-izpiekin

Eguzkiaz hondartzan eta piszinan soilik kezkatzen den pertsona asko dago, baina neguan ere adi egon behar da: izotza edo elurra dagoen lekuetan izan ere, eguzki-izpiak %80-90ean isladatzen dira. Neguan izpi ultramore kaltegarri gutxiago dagoen arren, eguzkiak sortutako kalteak pilatu egiten dira eta ondorioz, eguzkiak larruazala zahartzen eta zigortzen segituko du neguan ere.

Horregatik, elur asko dagoen tokietan (eta gure arrean leku horiek Pirinioetan aurkituko ditugu nagusiki), eguzki-babeserako produktuak erabili behar lirateke, 10-15eko babes-faktoreak, adibidez.

Inmunitatea indartu

Neguan yogurrak sarritan jatea oso egokia izan daiteke gure osasunarentzat. Frogatu ahal izan denez, yogur erdi-desnatatu batek ia %25ean gutxiago ditzake marranta harrapatzeko arriskuak. Bakterio biziek inmunitatea sendotu egiten dutela uste da, gaixotasunei aurre egiten dieren substantzia kimikoak aktibatzen dituztelako. Janaridendatan beraz, bila itzazu beren etiketan kultibo "aktiboak" edo "biziak" dituztela adierazten duren ontzikiak.

Hozturaren aurkako borrokan bada bestalde, aurrerapausorik. Azken ikerketek frogatu dutenez, estresak sistema inmunologikoa oraindik gehiago ahultzen du, gorputza baldintza eskasagoetan utziz hotzaren eraginaren aurrean. Beraz, izaera positiboko tentsio emozionalek –bestela esanda, estrenaren aurkako tentsioak– sistema inmunologikoa sendotzen edo indartzen lagun dezakete; esate baterako, humorezko pelikulak ikusten aritu ziren pertsona helduetan inmunitateari erasotzen dioten hormona-kopurua asko jaitsi zela frogatu ahal izan da.

Ariketa fisikoa ere tresna egokia da neguko gaitzen kontra. Ariketa-programa ez oso gogor bat –hogei minutuko bi saio astean, adibidez– birusak suntsitzeko eta gorputzeko zelula-kopurua areagotzeko gai da. Kasu honetan ere, kontu handiz ibiltzea komeni da. Gehiegizko ariketak eragindako akidurak sistema inmunologikoaren beherakada eragingo du sei orduko denboraldi batean. Eta hori egoera higieniko eskasean dauden gimnasioetan harrapa daitezkeen gaixotasun infekziosoak kontutan hartu gabe (birusak eta onddoak batik bat): aireztapen-sistema egokia eskatu beti eta ez erabili sekula besteen jaboirik edo toailarik.

Larruazalari ere kasu egin

Neguko eguraldia arerio gaiztoa izan daiteke larruazalarentzat. Nolanahi ere, ez da hotza errudun bakarra izaren. Dermatologoek behin eta berriro esan ohi duten bezala, hezetasuna oso baxua denean ondorio larriak ager daitezke; horregatik larruazala freskatzea eta heze mantentzea komeni da.

Zenbait medikuk neguan dutxen ordez bainuak hartzea gomendatzen dute, horrek larruazalaren hidratazio-maila hobetzen duela uste baitute. Hobe jaboi usainkenkariak edo desodoranteak ez erabiltzea, horietako hainbat osagaik larruazala asko lehortzen baitute. Jaboiak ph neutros izares da gauzarik onena.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila