Badirudi oporraldi bat hurbiltzen zaigunean nahaste-borrastezko bilduma berria argitaratzea ohitura bihurtzen ari zaigula. Hori da, hain zuzen ere, gure asmoa. Urtean zehar gai serioagoei ekingo diegu (orain arte bezala) eta uztail-abuztuko alean, burua lasaitu nahian edo, hau bezalako bilduma plazaratuko dugu. Kontrako iritzirik jasotzen ez dugun bitartean, horrelaxe egingo dugu. Abenduko aleari buruz, aldiz, dudan gaude. Garai horretan ere egun “libreak” izaten ditugu. Hala ere, urte berean horrelako bi bilduma ateratzea gehiegi ez ote den zalantza dugu. Zer deritzozu?
Bestalde, denok dakizkigu hemen agertzen diren bezalako kontuak, jokoak, marroak, ... Honakoa proposatu nahi dizugu: dakizkizunak eta izena bidal iezazkiguzu eta guztiz argitaratuko ditugula agintzen dizugu.
Hemen agertzen diren galderen erantzunak hurrengo alean; hau da, 63. alean, izango dituzu. Eta bukatzeko, atal honek irakurleen elkartrukerako lekua izan nahi du, baina horretarako zure laguntza behar dugu. Anima zaitez!.
1. Zirano Bergerac-ekoak bere ilargirako bidaian planteatu zuen. Dakigunez, soka baten muturretatik tira egiten dugunean punturik ahulenetik eteten da. Demagun bere puntu guztiak berdinak dituen soka bat daukagula, hau da, sekzio konstantea daukala. Tira dezagun muturretatik, etengo al dugu? Hala bada, non etengo da? Gogoratu ez duela besteak baino ahulagoa den punturik. Puntu guztietan batera etengo al da?
2. Kapikua naiz, 2 eta 10en arteko zatitzaile bakarra daukat, lau zifra dauzkat, zenbaitek 9 banintz bezala ikusten naute. Zein zenbaki naiz?.
3. Bi segida hauetan, zein ez da egokia?.
4. Dama-taula batean 13 fitxa kokatu behar dira aurkako dama batek jokaldi bakar batean jan ditzan. Erraza izan bada, oraingoan damaren mugimendua laukitxo berean hasi eta bukatzen dela egin.
5. Gezurra badirudi ere, hala dorrea nola alfila erregeari xake ematen ari zaizkio. Xake-partida honen posizioa zuzena da. Zein izan da zurien azkeneko mugimendua?.
6. Zergatik da errezagoa kandela bat putz eginda itzaltzea aspiratuta baino? (bi kasuetan indar berdinaz).
7. Balantza baten alde banatan urez betetako balde bat eta pisu bat daude, balantza orekatuta dagoelarik. Hatz bat uretara sartzen baduzu, baldea ukitu gabe, oreka mantenduko da?.
8. Zein da bost zuzenek muga dezaketen barruti-kopuru handiena? Eta lau zirkunferentziek?.
9. Koka al daitezke xake-taulan 14 alfil, elkarri eraso gabe?.
10. Aldameneko irudia itxura eta tamaina bereko 8 piezaz eraikita dago. Nolakoak dira piezak eta nola daude kokaturik?.
11. Mapa hauetako bat eskuineko irudi bihur daiteke. Zein da?.
12. Artisau batek kubo bat zerratu nahi du 27 kubotxo berdin lortzeko. Ebaketa bakoitza zuzena da, ebakitako zatiak pila daitezkeelarik. Zein da ebaketa-kopururik txikiena?.
13. Zer norabideri jarraituko zaio bola hoditik ateratakoan?.
14. 23 hazbeteko telebista batean zerk neurtzen du 23 hazbete?.
15. Kaxa hauetako batek altxor bat dauka, beste batek suge bat eta hirugarrena hutsik dago. Altxorra duen kaxaren etiketa bakarrik egiazko dela jakinik, zein kaxatan dago altxorra?.
16. Xake-taula horretan J, K, L, M eta N letrak erregea, dama, dorrea, alfila eta zaldia dira (ez ordena horretan). Zenbait laukitxotan agertzen diren zenbakiek laukitxoari erasotzen dioten piezen kopurua adierazten dute. Asmatu letra bakoitza zein pieza den.
17. 43 zenbakia berezia da; 43 = 42 + 33 betetzen bait du. Propietate bera (zenbakia, lehenengo zifraren karratua eta bigarrenaren kuboaren arteko batura da) daukan bi zifrako beste zenbaki bakar bat dago. Zein da?.
18. Zein da errege beltzaren biderik laburrena taulako beste erpin beltzera heltzeko?. Erregea bakarrik mugitzen da, nahi dituen piezak jan ditzake, baina ezin da xakera sartu.
19. 17 eta 18 zenbakiek propietate berezia daukate:
173 = 4913 eta 4 + 9 + 1 + 3 = 17
183 = 5832 eta 5 + 8 + 3 + 2 = 18
Oso hurbil propietate berbera daukaten beste bi zenbaki daude. Zeintzu dira?.
20. Bizarria herrian moneta-sistema bitxia daukate. Bi balioko txanponak dituzte: 10 eta 7koak alegia. Gure galdera ere bitxia da. Hala ere soluzio sinplea dauka: zein da txanpon horiekin zehazki ordaindu ezin den kantitaterik handiena?.
21. 100 eta 164 zenbakiek ezaugarri amankomun bat daukate; alegia, biei 125 batuz gero 225 eta 289 lortzen dira, 15 eta 17 zenbakien karratu zahatzak hain zuzen. Zein beste zenbaki gehi dakieke 100 eta 164 zenbakiei beste bi karratu zehatz lortzeko?.
22. Irudian triangelu isoszelearen erpina karratuaren zentruan dago. Zenbatekoa da marratutako azalera?.
23. Jatetxe batean lagun batek euli bat aurkitu zuen bere kafe-kikaran. Zerbitzariari deitu eta beste bat ekartzeko eskatu zion. Zurrutada bat edan bezain laster, “kikara hau lehengo bera da!” oihukatu zuen. Nola konturatu zen?.
24. Irudian pilota bat (0,1) koordenatuko puntutik abiatu da eta (4,2) puntuan bukatu du ibilaldia. Zein puntutan joko du goiko eta beheko aldeetan.
25. Domino-jokoan badakigu fitxak nola elkartu behar diren. Esaterako 2-3 eta 3-4 fitxak 3en bidez elkartzen dira. Oraingoan, dominoko bi fitxa hartu nahi ditugu elkartzeko. Zenbat era desberdinetan lor dezakegu?.
26. 1etik 9rainoko zifra guztiekin osatu bederatzi zifrako bi zenbaki (zifrak errepikatu gabe) bion arteko kendura bederatzi zifra desberdinez osatutako zenbaki bat lortzeko.
27. Kokatu aldameneko gurpilean 1etik 8rainoko zenbakiak ondoko eran: 4aren ondokoen batura 9, 5aren ondokoen batura 11, 6aren ondokoen batura 10 eta 7aren ondokoen batura 8 izan daitezen.
28. Ba al dakizu segida honen azkeneko zenbakia zein den?: 2, 2, 6, 6, 5, 8, 8, 4, ? .
29. Bi bikote kartetan partida bat jokatzen ari dira. 40 karta banatzen dira 10na tokatzen zaielarik. Zer da errezagoa; bikote bati urre guztiak tokatzea ala urre bat ere ez tokatzea?.
30. Irudikoa bezalako bi piezarekin piramide bat osatu.
31. Har dezagun 8476 zenbakia eta ondoko prozesua egin dezagun:
8.4.7.6 = 1344; 1.3.4.4 = 48;
4.8 = 32; 3.2 = 6
Prozesu hori eginez, aurkitu emaitza berbera (6 edo beste bat) ematen duten ondoz ondoko bi zenbaki txikienak. Antzekoa, baina orain ondoz ondoko hiru zenbaki txikienak.
32. Zeintzuk dira hurrengo segideetan falta diren fitxak:
33. Karratu bat daukagu eta triangelu zorrotzetan zatitu nahi dugu. Ba al dakizu nola? Eta triangelu kamutsetan zatitzeko, zer egin beharko genuke?.
34. Lau zuzenen bidez, lapitza altxatu gabe bata bestearen ondoren irudikatutakoen bidez. Bildu irudiko 9 puntuak (puntuak dimentsiogabekoak direla kontsideratuko da).
35. Zer ikusten duzu irudian?. Ez eman amore horren azkar!, askotan ikusi duzu eta.
36. Puxtarri-jokoa:
37. Aldameneko taulan fitxak kokatu behar dira. Aldeetan agertzen diren zenbakiek, errenkada, zutabe edo diagonaletan dauden fitxa-kopuruak adierazten dituzte.
38. Aurkitu 14 euskal herri (ezkerrekoan) eta 10 ibai (eskuinekoan). Izenen letrek elkarren ondoan egon behar dute, erpinez edo aldez.
39. Aldameneko biderkaketan izartxo guztiak zenbaki lehenak dira, baina zeintzu?.
40. Errepidean zehar lau herri daude segidan. Gorriak berdeen ondoan bizi dira, baina ez zurien ondoan; urdinak ez dira zurien ondoan bizi. Zeintzuk dira, ba, zurien auzoak?: