Espezie honek beste hainbatekin batera osatzen duen leguminosoen familia oso dibertsoa eta ugaria dela esan behar dugu. Hau da, familia hori zuhaitz, zuhaiska eta landare desberdin ugarik osatzen dute, baina hala ere, landare horien gunien lorearen eiteari begiratuz gero, erraz samar jakingo dugu zein familiakoak diren eta gauza bera gertatuko da fruitua aztertuz gero, ezagun ditugun leka tipikoak ematen baitituzte.
(Argazkia: J. Terés).Ulex generoari heltzen badiogu, oso zuhaiska adarkatua eta arantzaduna dela esan behar dugu, seguruenik denontzat aski ezaguna. Genero horretako bi espezie aipatu ohi dira Euskal Herrian (Ulex europaeus eta U. gallii), baina litekeena da Iparraldean beste espezie bat egotea (U. minor hain zuzen ere). Dena dela, genero horretako espezieen aldakortasuna kontutan harturik eta orain artean egindako ikerketen arabera, ezin esan dezakegu besteren bat azalduko ez denik.
Oraingo honetan aztergai dugun ote zuriak, 2,5 metroko zuhaiska izatera heltzen da eta bere adar nagusiak, beti ere tente eta arantzadunak, ziztatzeko prest azaltzen zaizkigu. Espezie horren hostoak filokladoak dira, hau da arantza-itxurakoak, eta galtzarbeetatik ateratzen dira adartxo multzoak sortuz. Abendutik Maiatzara bitartean, filokladoen galtzarbeetan kolore hori biziko lore ugari ematen ditu, nahiz urtean zehar ere bakar batzuk azaldu. Fruitua berriz, leka beltzaska eta ileduna izaten da. Europako mendebaldean hazten da eta Euskal Herrian, Mklima ozeanikoa eta lurzoruak azidoak diren lekuetan batez ere, oso arrunta da. ltsas-mailatik mendi gailurretaraino dago hedatuta eta harizti, amezti eta pagadien ordezko sastrakadiak eta txilardiak kolonizatu ohi ditu.
Landare honek alkaloide bat du zitisina izenekoa, eta hori dela eta bihotza tonifikatzeko erabili ohi da. Asma eta buruko mina sendatzeko ere erabiltzen da. Aipaturiko alkaloide hori hazietan egoten da gehien bat, baina kontu handiz erabili beharrekoak dira, arriskutsuak gerta daitezke eta. Loreak, infusio modura hartu izan dira hidropesiaren kontra.
FITXA TEKNIKOA Ote Zuria Familia: leguminosoak |