1989/04/01
22. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Matematikazko zenbait ariketa landuz
Hona hemen irakaskuntzari loturiko beste programa bat. 20. alean batuketari eta 21.ean azalpen-pantailei ekin genien. Oraingoan berriz, matematikazko zenbait ariketa lantzeari. Kasu honetan, matematikazko zenbait ariketa nola landu dugun azaldu nahi izan dugu.
Programa nagusiaren zatiak:
Prozedura edo azpiprograma:
Datuak:
Ariketak ebazteko unean abiapuntua liburua denean, gehienez emaitzak dituen liburu bat lortuko da, baina gehienetan hori ere ez. Horrelako kasuetan, ez dakigu ariketen ebazpena ongi dagoen ala ez; horretarako beste pertsona iaioago baten laguntza beharko genuke. Ildo horretatik doa oraingoan hemen azaldu nahi duguna. Askotan beste pertsona iaioago horren laguntza ezinezkoa izaten da eta hala ere ariketak ebatzi egin behar. Kasu horretan, zer egin? Programa labur honek, arazoari erantzun diezaiokeela azaldu nahi du. Nahikoa da ariketa bakoitzeko laguntza desberdinak eskaintzearekin (une egokian azalduz noski) eta azkenean, ongi ebazten ez bada, emaitza zuzena ematearekin. Dena den, azken orduan zalantzarik izango balu, dakien batenganan jo beharko luke problema egin duenak. Hemen agertzen dena hasiera bat besterik ez da. Beraz, bertan azaltzen dena landu eta aztertu ondoren, saia zaitez ariketa berriak ebazteko (programatzeko) behar diren urratsak ematen. - 10-90: Programaren aurkezpena eta ariketen hautaketa
- 100-170: Enuntziatua pantailaratu
- 180-200: Ariketaren datuak, hots, galdera, emaitza, laguntza-mezuen kodeak etab. a$ taulan gordetzen dira.
- 210-370: Ariketaren ebazpena:
- 210-220: Galdera egin eta erabiltzaileak emandako erantzuna jaso.
- 230: Emandako erantzuna gordetako emaitzarekin konparatu.
- 240-350: Erantzuna zuzena ez bada, laguntza-mezuak emango dira, emateko dauden bitartean, eta berriro erantzuteko aukera izango da.
- 360: Laguntza-mezu guztiak eman ondoren emaitza zuzena lortu ez bada, programak berak emango du emaitza.
- 370: Lehenengo aldian edota laguntza-mezu guztiak agortu aurretik ondo erantzuten bada, horrela adieraziko da eta beste ariketa bat ebazteko aukera emango da.
- 380-450: Beste ariketa bat ebazteko (oraindik 12.era iritsi ez bada) edo saioa amaitzeko aukera eskaintzen da.
- 470-500: Testua poliki, karakterez karaktere, eta idazmakina batean bezala idazteko.21. aleko programan ere erabili genuen azalpen-pantailetan.
- 520-650: Ariketen datuak:
- Enuntziatua: X koordenatua, Y koordenatua eta testua. Sekuentzia hau nahi adina aldiz errepika daiteke, amaiera “0” batez adierazi beharko delarik.
- Galdera: X koordenatua, Y koordenatua, galdera bera.
- Emaitza:
- Laguntzak: Ariketa bakoitzeko gehienez hiru laguntza-mezu eman ahal izango dira.
Laguntza-mezuak zenbaki edo kode batez adieraziko dira. Kode horrek laguntza-mezuen multzoan zenbatgarren mezua den adieraziko du, hain zuzen ere. Hiru mezu baino gutxiago baldin badaude, “0”ak ipini beharko dira hiru osatu arte. - Amaiera: Ariketa baten datuak amaitu direla adierazteko “**” erabili da.
- 670-720: Laguntza-mezuak.
|
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.