Matematika eta natura

Kurba
Kurba: Norabidea etenik gabe aldatzen duen lerroa. Huescako Aguas Tuertas bailarako ibaiak kurba kontzeptua ongi iradokitzen digu.
X. Artola

Harrigarria gerta daiteke naturak sortzen dituen formek eta matematikan aztertzen direnek antza handia dutela egiaztatzea. Matematikariei ez zaie horren bitxia egiten. Izan ere maiz ebazten dituzten problemen soluzioak sinpleenak izaten dira, naturak aurrera egiteko bilatzen dituen formak ere sinpleenak diren bezala. Bestalde, natura inspirazio-iturria izan da artista, idazle, zientzilari eta abarrentzat. Horrela, gizakiak askotan erabili izan du natura bere asmakizunak isladatzeko. Logikoa denez, naturak sortu dituen formak erakargarriak izan dira gizakiarentzat eta maiz egin dira horien azterketak.

Aipatu antza agerian uzteko, naturak eskaintzen dituen zenbait formen argazkiak ekarri ditugu hona eta forma horiek iradokitzen duten objektu maternatikoak bere ondoan irudikatu ditugu. Bestalde, argazkiaren eta irudiaren azalpen laburra ere agertuko da. Baina, testua baino garrantzitsuago dira irudiak.

Parismak
Prisma: Hiru dimentsioko gorputza, bi poligono berdinez, goain eta behean, eta horien alde-kopuru adina paralelogramoz osatua. Ezkerreko argazkiak azaltzen duen bezala, Irlandako Erraldoien Galtzada basaltozko egituran prisma hexagonalak ikus daitezke.
X. Artola
Sinusoidea
Sinusoidea: Sinu edo kosinu kurba trigonometrikoen itxura duen kurba oro.
Acher-eko Gazteluaren (Selva de Oza, Huesca) gaineko ertzek sinusoide bat deskribatzen dute. (Argazkia: X. Artola).
Triedroa
Triedroa: Puntu batean elkar ebakitzen duten hiru zuzenek osatzen duten sistema.
Zeelanda Berriko Tarawera sumendiaren kraterrean ikus daiteke forma hori.
X. Artola
Zirkunferentziak
Zirkunferentziak: Plano batean, puntu batetik (zentrutik) distantzia berdinera dauden puntuez osatutako lerroa. Kamara Ipar izarrari begira 40 minutuz utzita, beste izarrek zirkunferentziak deskribatzen dituzte. Efektu hori, lurraren errotazio-higidurari zor zaio. (Argazkia: X. Artola).
Perspektiba
Perspektiba: Ikuspuntu batetik begiratuta objetuek agertzen dituzten forma eta posizioa.
Nahiz eta ekilore-lerroak paraleloak izan perspektiban puntu batean, ihes-puntuan, elkartzen dira.
X. Artola
Simetria
Simetria: Multzo batek puntu, zuzen edo plano batekiko agertzen duen posizio-korrespondentzia.
Tximeletaren gorputzaren luzeran lerro zuzen bat irudikatuz gero, ezkerreko hegoa eskuinekoaren simetrikoa da.
X. Artola
Esferak
Esfera: Espazioko gainazala. Puntu batetik, zentrutik, distantzia berdinera dauden puntuez osatua.
Ur-tantak amaraunean. Urak hartzen duten egiturarik sinpleena esfera da.
X. Artola
Konoa
Konoa: Espazioko gainazala, puntu finko batetik (erpinetik) eta kurba batetik (zuzentzailetik) pasatzen diren zuzenek sortutakoa.
Kono-enborra: konoari erpinaren inguruko zati bat kentzen bazaio kono-enborra lortuko da.
Ezkerreko argazkian ikus daitekeenez, Japoniako Fuji sumendiak kono-enborraren itxura du. (Argazkia: X. Artola).
Kurba-sorta
Kurba-sorta: Parametro baten balioak aldatuz lortzen diren kurben multzoa.
Errozateko leizean, haitzek osatzen duten kurba-sorta ongi ikus daiteke.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila