1989/06/01
24. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Landareen hilabetekaria. Uztaila
BITXIKERIA
Erein : hazia;
Landatu : landarea, aldaska, erreboila, begia, zainak, etab.
Barazki bereziak
Gardua:
Cynara cardunaculus . Uzta: hostoa.
Orburuaren familia eta jenero berdineko landarea da eta haren antzera hotz handiak ez ditu atsegin. Etekin onak lortzeko oso lur onak, arinak, eta ongi ongarrituak behar ditu, nahiz eta lur txarxeagoetara ere erraz egokitu ohi den.
- Erein: apiril-maiatzean. Mahaian edo soroan bertan zuloko 4-5 hazi ereinez eta zulo batetik bestera 1 m-ko tartearekin, zulo bakoitzeko landarerik onena aukeratu beharko da.
- Lanak: jorraldiak, belarrik izan ez dadin eta ureztaketak udan. Uzta-garaia baino hogei bat egun lehenago landare osoa bildu, goikaldean lotu eta zaku edo oihal batez inguratu, hostoak ilunpean zuri daitezen. Hotz handiak badira, lurrez ere inguratu. Marraskilo, bare, sator, mildiu eta pikardatuaren erasoetatik babestu beharko dugu.
- Uzta: urri-otsaila bitartean.
Azak:
Brusselaza:
Brassica oleracea bullata gemnifera. Uzta: hostoa.
Mihilua.
Egiazko hosto bilakatu baino lehen, enborrean hazten diren begiak edo kimuak biltzen dira. Kimu hauek trinko manten daitezen, ongarriketa organiko eta nitrogenatu gehiegizkoak kaltegarriak dira.
- Erein: martxo-apirilean. Hazia oso txikia denez, hondarrarekin nahasita ereintzaren uniformetasuna asko hobetuko da. Ureztaketak oso arin egin.
- Landatu: ekain-uztailean, 0,6 x 0,6 m-ko tartearekin.
- Lanak: jorraldiak. Aza-tximeletaren erasoari kontu egin.
- Uzta: urri, azaro eta abenduan. Enborrean behetik gora heldu ahala bildu.
Aza gorria eta Buru-azak:
Brassica oleracea eta Brassica oleracea capitata.
Bi motako buru-azak daude: hosto leunak eta hosto kizkurrak dituztenak. Azken hauek Milanoko azak dira.
- Erein: beti hazitegian. Lau garaitan, uzta noizko nahi dugunaren arabera. (1 g = 250 hazi).
Udaberrirako: irailean erein, babesean
Udarako: otsail-martxoan erein, babes eta beroaz lagundurik.
Udazkenerako: apirilean erein, babesik behar ez delarik.
Negurako: maiatz-ekainean erein.
Ureztaketa ugari. Belar txarren garbiketari eta abarri kontu egin. - Landatu: landareak erne eta 40-50 egunera. 0,5 edo 0,6 m-ko tartearekin.
- Lanak: udan ureztaketak eta jorraldiak. Aza-tximeletaren erasoei kontu egin.
- Uzta: urte osoan. Aza gorria hotz handienak baino lehen biltzea komeni da.
Brokolia:
Brokolia, erdian ezkerraldean.
Azalorearen tankerakoak dira, infloreszentzia berdea dutelarik. Inoiz ez du lehorterik jasan behar.
- Erein: maiatz-ekainean.
- Landatu: 5-6 aste geroago, landareak 5 hosto dituenean; 0,6 x 0,6 m-ko tartearekin.
- Lanak: aza gorriaren berdinak.
- Uzta: hurrengo udaberrian.
Txinar aza:
Letxuaren edo eskarolaren antzekoa da eta hauen lan berdinak behar ditu. Jelaterik ez du jasaten.
- Erein: ekain-uztailean.
- Uzta: irailetik aurrera.
Arbi-aza:
Brassica napus napobrassica.
Suediako arbi bezala ere izendatzen da.
Buru-azak bezala landu.
- Erein: maiatz-ekainean.
- Uzta: udazkenean.
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.