81. zenbakiko artikuluxkan argi-izpien hedapenaz eta abiaduraz aritu ginen. Argi-izpiak linealki zabaltzen direla ikusi genuen han. Orain berriz, izpi horiek gauza berezi batzuen kontra jotzean zer egiten duten eta horrek dakartzan ondorio batzuk aztertuko ditugu. Argi-izpiak ispiluaren gainazalean jo eta, isladatu egiten direla denok dakigu. Isladapen hori pilota batek hormaren kontra jotakoan egiten duenaren antzekoa da. Beraz hain fenomeno xumea dela eta, ondorio eta erabilpen batzuk lor al ditzakegu? Erantzuna zure esku dago. Beraz, gaur isladapena hartuko dugu gaitzat.
Ikusi nahi dudan gauza baten eta nire begien artean objektu opako bat ipintzen badugu, gauza hori ikus al dezaket? Edo bestela esanda: edozein gauza opakotan zehar ikus al daiteke? Galdera hori guztiz ergela da. Baldin eta gauza opakoaren definizioa "bertan zehar argi-izpiak pasatzen uzten ez duena" bada, galdera horrek ez dauka inongo logikarik. Ba... ez pentsa! Gauza opakoetan zehar nik ispilutxoen aurka jotakoan isladatu eta desbidazioa jasaten du, gauza opakoa zeharkatuta geldituko balitz bezala objektutik begiraino helduz, baina, berez, ikusten denez, izpiek oztopoa saihestu baino ez dute egiten.
Roentgenen aparatua arlo militarrean erabili da. Bere bidez, etsaia ikus daiteke burua trintxeratik atera gabe. Horrela erabilita periskopio izena eman zaio, eta urpekuntzietan erabiltzen da gehienbat.
Argi-izpiak periskopiora sartu eta begirainoko bidea zenbat eta luzeagoa izan, aparatuaren ikus-eremua hainbat eta txikiagoa da. Eremu hau zabaltzeko lenteak erabiltzen dira, baina lente hauek argiaren parte bat zurgatu egiten dute eta objektuen argitasuna galdu egiten da. Beraz, bi baldintza hauekin jokatu behar da erdibide onera iristeko.
Gaur egun urpekuntzietan erabiltzen diren periskopioak askoz konplikatuagoak dira: argia ispiluetan isladatu beharrean, bi prismatan isladauen da, irudia hobetzeko hainbat lente dute, etab. Baina, oinarri-oinarrian Roentgenen jostailua da.
Baten batek ispilua bera ikusten dugula esango balu, ez duela asmatu esan beharko genioke. Ispilu on eta garbia berez ikustezina da. Markoa, ertzak edo bertan isladauen diren gauzak ikusiko ditugu, baina ispilua ez, gainazal isladatzaile guztiak ikustezinak dira eta.
Eta nik neure buruari begiratuta ispiluan nor ikusten dut? Ni? Ispiluan agertzen den irudia eta ni berdin-berdinak al gara? Ezta gutxiagorik ere! Nik ezkerraldean orainen bat badaukat, ispiluko nire bizkiak eskuinean edukiko du. Nik orrazkera eskuinaldera badaukat, bizkiak ezkerraldera edukiko du. Nik erlojua ezkerreko eskumuturrean eramaten badut, ispilukoak eskuinean eramango du, eta bere esferari begiratzen badiot oso gauza bitxia ikusiko dut, hau da, ispiluan ikusten dudana alboko irudian agertzen denaren antzekoa da. Hamabia, esaterako, IIX forman agertuko da; edo seiaren ondoan bostak datoz. Are gehiago, erloju bizkiaren orrazeak ohizko norantzaren kontra higituko dira.
Azkenik, nire bizki horrek nirekiko daukan beste berezitasun bat hauxe da: ni eskuina naiz eta bera ezkerra da, hots, idatzi, jan edo lan ezkerrarekin egiten du. Beraz, ispiluan agertzen dena eta ni oso-oso bestelakoak gara. Atera kontu.
Baina, adarjotzea alde batera utzita, ispiluan azaldutakoa nire irudia dela pentsatzea ez da egia biribila. Aurpegia, gorputza zein soinekoa, gehienetan ez dira erabat simetrikoak (askotan konturatu ez arren). Ezkerreko aldea eta eskuinekoa ez dira guztiz berdinak. Ispiluan eskuineko berezitasun guztiak ezkerrean agertzen dira, eta alderantziz. Beraz, agertzen den irudiak ematen duena ez da guk geronek duguna.
Irudiaren eta jatorrizko irudiaren arteko identitaterik eza argiago adierazteko, ariketa erraz bat egin dezakegu:
Mahai baten gainean jar ezazu bertikalki ispilu bat, har dezagun paper-orri txuri bat eta saia gaitezen bere gainean edozein irudi marrazten; laukizuzen bat, adibidez, bere bi diagonalekin. Baina, marraztean ez diezaiogun zuzenean paperari begira; ispiluan ikusten den irudiari baizik. Oso erraza iruditzen zaigun arren, ia ezinezkoa zaigu. Urtetan zehar gure begien eta higiduren arteko koordinazio bat lortu dugu eta ispiluan koordinazio hori hankaz gora jartzen da, gure eskuaren higidura alderanztu egin duelako. Beraz, gure betiko ohiturak iraultza horren aurka altxatu egiten dira, dirudienez natura eta gu kontserbakorrak gara eta.