Batzuetan, statu quo a defendatzeko besterik ez bada ere, badirudi ideia berriari (ideia hori edozein delarik) eraso egingo zaiola. Hemen, ideia bat bertan behera uzteko hamar bide ezberdin aipatuko dira. Kontutan hartu beharreko hamar eraso-mota eta beren aurka defendatzeko modu batzuk ere aztertuko dira.
Zure proposamena irrigarria dela esateak asko minduko zaitu. Zure aurkezpenean akatsa dela eta, oso larri sentituko zara batzordearen aurrean. Nahiz eta hitzaldia ongi prestatzen ahalegin guztiak eginak izan, ez zara hutsune horretaz ohartu. Beraz, zure aurkakoaren erreakzioa ikusirik, batzordeko guztiek berdin pentsatzen dutela eta guztiak zure erroreaz konturatu direla uste izango duzu. Zure ideia defendatzeko gai ez zarelarik, zeharo beldurtuta geratuko zara, akats hori aurkitzen saiatzen zaren bitartean.
Agian akatsa hor dago, baina agian ez. Beraz, izan zaitez ausarta. Galde iezaiozu zure aurkakoari zer dagoen oker, zuzenean harira joan dadila eskatuz. Normalean, guztia ongi egongo da eta akatsa aurreritzia besterik ez zen izango.
Une horretan, zure ideiaren praktikotasuna zalantzan jartzen duen arrazoi-zerrendaren aurrean aurkituko zara. Zure aurkakoa ahots apal baina tinkoaz mintzatuko da, haur bati zerbait azaltzen ari balitzaio bezala. Ez du inoiz ezinezkoa denarekiko gorespen hitzik erabiliko: “Hasieran proposamen zuzena” zirudien, baina “egoera honetan” (aipaturik gabekoa)…
“Esperientzia gehiagorekin” edota “hemen denbora gehiago daramazunean” eta antzeko esaldi guztiak ez dira kontziliagarri; erasokorrak baizik. (Ez zara guri ezer irakastera etorriko, noski).
Ideia batek ez funtzionatzeko dituen zergatiak eta kontrako argudioak aipatzea lan bukaezina gerta daiteke.
Ideia benetan berria baldin bada, ez da aurretik frogatua izan, noski. Ez da hori 3. puntu honek aditzera eman nahi duena. Planteamendua honakoa da: ideia hori hain miresgarria izanik, beste norbaitek ere horretan lanean ari beharko luke. Inortxo ere ari ez denez, ez dirudi ideia horrenbesterainokoa denik.
Bestalde, badira alderdi ezberdinetatik lan egiten duten beste batzuk: “ez gara pioneroak”, “oso arriskutsua da”, “ezkutuko kostuak egon daitezke” edo “ezagutzen ez ditugun gauzak ere posible dira” esanez aritzen direnak, hain zuzen ere.
Baina norbaitek esan zuenez, “ezagutzen ez duguna” ongi egindako lan baten gainera erreminta zikinak bezala botatzeko oso egokiak dira. Beldurra sorteraz dezakete.
Esan nahi dena zera da: zure ideia, aurkezpen-modu berri batez mozorroturiko ideia zaharra besterik ez dela. Lehenago huts egin zuen eta ondorioz, orain ere huts egingo du. Beraz, ez iezaguzu gure denbora galdu erazi.
Zuk ideia ezberdina dela erantzungo duzu. Edo lehen, ideia hori desegoki gauzatu zela; lehen aldiz prestatua izan zenean, ez zela ideia oker zegoena, aplikazioa baizik. Horra hor huts egitearen zergatia. Eraso hau ezin hobea da; zure aurkakoa aurrekoaren erantzule izan bazen batez ere.
Ideia bati barre egitea eta berau irrigarritzat hartzea ez da gauza bera, baina biek berdin mintzen dute. Ez dago ideia horren aurka ezer esan beharrik; zure aurkakoak barregarritzat jotzea nahikoa bait da. Barreak barrea sorterazten duenez gero, batzordeko guztiak barrez hasiko dira inork arrazoirik eman gabe.
Ondoren, batzordeko mahaiburuak beste gai batera joko du, zu (eta beste guztiak ere bai) zeure buruari barre zergatik egin duten galdezka uzten zaituztelarik.
Honen aurkako defentsarik onena, ideia aurkeztu aurretik merkatuaren ikerketa egitea da. Normalean batzordekoek ez dute egina izango, eta beraien eritzia instintiboa edo aurreritzia izango da. Dena den, beraien argudioak oso tinkoak izango ez direnez, zure ideien finkotasunaz segurta zaitez. Zalantzaren hazia erein ondoren honek aurrera egiten duenez gero, zure arrazoiek oso zuhurrak beharko dute izan.
Normalean, zure aurkako erasoa prestatzen ari dela ez zara ohartuko beranduegi den arte. Orduan ere ez duzu jakingo erasoa nondik etorri den.
Ez da erraza etengabeko erasoaren aurka lan egitea. Ideia asko eta askok porrot egin du bazkal osteko elkarrizketa baten ondorioz.
Defentsarik onena, zure ideia onartua izan ondoren ere beronen alde lan egiten jarraitzean datza; arrazoi positiboak pertsona egokien buruetatik hurbil izan daitezela segurtatuz.
Adibide bezala Edison Konpaniarena emango dugu. 1888. urtean, Edison Konpainiak ahalegin guztiak egin zituen Ameriketan korronte alternoa erabil ez zedin. Edison Konpainiakoek korronte zuzena erabiltzen zuten bitartean, Westinghousekoek alternoaz lan egiten zuten. New Yorkeko estatuak aulki elektrikoa Westinghouseko korronte alternoko ekipamenduaz hornitu zuenean, Edisonekoek garaipen garrantzitsua lortu zuten. Diotenez, aulki elektrikoan hiltzeari Edisonekoek “Westinghousing” deitu nahi izan zioten.
Salakuntza hau suntsigarria gerta daiteke, batez ere arrisku publikoa aipatzen baldin bada. Zure aurkakoak ez du arrazoi zehatzen beharrik izango. Zure ideiaren ondorio bezala deuseztapena etorriko dela esatea nahikoa da. Hau dela eta, zure konpaniaren ospea, harreman publikoak eta aseguruekin izango dituzun arazoak, zure aurka izango dituzu. Une zailean zaude, baina gauzak argi gera daitezen arrisku horiek ondo zehaztea eska dezakezu, eta benetakoak ez badira, nolabait agerian jarriko da.
K.O. teknikoa deritzona da: Zure aurkakoak zure ideia legez kanpo egon daitekeela adierazten dizu. Ez du arrazoi konplexuen beharrik. Konpetentziarekin sinatutako akordioren bat hausten du, patenteak edo copyright-eko istiluak medio direlarik. Hauek oso garestiak gerta daitezkeela gogoraraziko dizute.
Egin dezakezun gauza bakarra xehetasunak eskatu eta beste akordio baten negoziaketaz hitz egitea da.
Kasu honetan ez zaio zure ideiari erasoko; zuri zeuri baizik. Sortutako istiluaren ondorioz, ideia alde batera utziko da.
Eman ditugun hamar eraso-mota hauek hemendik aurrera dituzun ideia guztiak zuretzat gordeko dituzula pentsatzera eraman bazaituzte, ez etsi. Aurrera egin behar duzu. Enpresa guztiek ideia berrien beharra dute, aurrera jo nahi badute.
Bestalde, gogora ezazu honakoa:
Enpresari bati zerbait (makina edo ideia) berria proposatzen badiozu, bere ahalegin guztiak kezkak azaltzen eta bere ezintasuna erakusten erabiliko ditu. Patata zuritzeko makina asmatu duzula esaten badiozu, ezinezkoa dela erantzungo du, baina bere begien aurrean patata nola zuritzen duen ikusten duenean, piperrak zuritzeko balio ez duenez, baliogabekoa dela esango dizu..