Uste ez badugu ere, Einstein-ek erlatibitateari buruzko teoria azaldu zuenean ez zituen zientziaren egiturak bakarrik hankaz gora jarri; pentsamenduarenak ere irauli zituen.
Azal dezagun adibide batez erlatibitatea zer den. Gure etxetik tren bat ikusten dugu 80 km/h abiaduraz pasatzen. Bertan doan bidaiari batek pilota bat botatzen du trenaren norantza berean, baina 20 km/h abiaduraz. Guretzat pilota horren abiadura 100 km/h den bitartean, bidaiariarentzat 20 km/h-koa izango da. Baina, azken finean zenbatekoa da pilotaren abiadura? Erantzuna beti hauxe izango da: behatzaile bakoitzaren egoeraren araberakoa da.
Gertaera hau konstatatuz eta argiaren hutseko abiadura (hau da, 299793 km/s) baino abiadura handiagorik lortzea posible ez dela onartuz, ondoko ondorioak atera ziren, besteak beste:
Goimailako erlatibitate hau, gure bizitzan ikusten diren erlatibitate sinpleagoen ondorio besterik ez da. Beraz, okasio hau ezinhobea da zientzia landuz egiten dela esateko.
Artikulutxo honi amaiera emateko, pixkat gehixeago nahastuko dugu burua.
Izar batzuk zenbait argi-urtetara daude, hau da, argiak zenbait urtetan ibiliko lituzkeen kilometrotara daude. Beraz, ikusten dugun argia orain dela zenbait urte emititutakoa da, baina gerta daiteke izar hori jadanik desagertuta egotea. Egin behar den galdera, hauxe da: existitzen al da izar hori? (Erlatiboki pentsatuz, erantzun erlatiboa eman dezakezu).