1989/11/01
29. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Eritasun infekto-kutsagarriak
Izendapenak berak adierazten duen bezala, eritasun hauek badituzte gutxienez bi ezaugarri amankomun.
Izendapenak berak adierazten duen bezala, eritasun hauek (asko dira, ezberdinak oso elkarrekiko) badituzte gutxienez bi ezaugarri amankomun: Infekto-, hau da, eragile edo sortzaile bizidunei zor zaizkiela.
- Kutsagarriak, hau da, gaixo batetik bestera kutsa daitezkeela.
* Eragile edo sortzaile bizidunak era askotakoak dira: BIRUSAK (oso txikiak). Mikroskopio elektronikoaren bidez ikus daitezke. Zenbaitentzat bizidun eta bizigabekoen artean daude. Nahitaez zelula baten barnean bizi beharra daukate. BAKTERIOAK (handiagoak). Mikroskopio normalean ikusten dira. ONDDOAK. Mikosiak sortzen dituzte. PROTOZOOAK, izaki zelulabakarrak. Paludismoa, amebiasia, toxoplasmosia, etab. eragiten dituzte. ZIZAREAK. Liseri-aparatuko parasitoak, adib.
- ARTROPODOAK: Arkakusoak, etab.
* Kutsapena, hau da, eritasuna pertsona batetik beste batera pasatzea, bi era nagusitan gerta daiteke: Modu ZUZENAZ: inolako bitartekorik gabe.
- Modu EZ-ZUZENAZ: bitarteko batez baliatuz (injekzioa, arropa edo toailaren bat, jakiak, platerak, etab.)
Ikus ditzagun bada kutsapen-biderik nagusienak: Gaixoak hitz edo eztul egiterakoan botatzen dituen tantatxoak, beste pertsona batek arnasartzerakoan irentsi egiten ditu eta kutsatuta gelditzen da. Liseribidea. Elikagai edo edari kutsatuak janda, edo esku edo objektu kutsatuak ahora eramanda. Odolaren bidez: Animalia kutsatuen hozkadak (amorrua), intsektuen ziztadak. Injekzioen bidez, xiringa edo likidoa kontaminatuak badau-de. Odol-transfusioen bidez.
- Larruazaletik: zauri txiki bat, ondoren gaiztotu egiten da...
Eritasun infekzo-kutsagarrien etapak INKUBAZIOA. Germenak sartzen direnetik sintomak agertu arte. AGERIKO GAIXOTASUNA. Sintomak agertzen dire-nean. Gerta daiteke eritasun bat sintomarik gabe pasatzea, baina pertsona hori eramailea da (germena bere barnean darama) eta besteak kutsatzeko gai da.
- ZUZPERRALDIA. Sintomak desagertu eta ondorengo errekuperazioa.
Eritasun hauen kutsagarritasuna Txertaketa-egutegia. Kasu bakoitza ezberdina da. Normalean, kutsagarritasuna inkubazio-aldian hasten da, eta zuzperraldian amaitu, baina badira luzaroan (klinikoki sendatu ondoren urtetan ere jarraitzen dutenak) eramaile-egoeran mantentzen diren eritasunak (hepatitis-mota bere-ziak, adibidez). Inmunitatea Horrela deritzo gorputzak germen (edo kanpoko eraso) hauen kontra muntatu eta prestatzen duen defentsa-sistemari. Defentsa-sistema hau antigorputz eta linfozitoetan oina-rritzen da bereziki, eta gorputzeko zenbait toki jakinetan (iz-tondoan, besapean, eztarriko amigdaletan) nolabaiteko defentsa-hesi edo barrera batzuk dauzkagu, lehen defentsaldia gauzatzeko. Germen jakin bat gorputzarekin lehen aldiz harremanetan jartzen denean (nahiz eta ondoren gaixotasunik sortu ez), gorputzak nolabait "ezagutu" egin du germen hori, eta hurrengo bisitaldi baterako defentsa batzuk prestatu ditu germen horri aurre egin ahal izateko. Kasu batzuetan (baina ez beti) infekzio edo zoldura galerazteko gai izango dira. Hauxe da inmunitatearen funtsa. Amigdalekin, adibidez, Fetuak, 3. hilabetean, baditu dagoeneko amigdalak. 4. hilabetetik hasi eta jaiotza-unerarte amigdalak hazi egiten dira. Jaio ondorengo 6. hilabeterarte hazten jarraitzen dute eta ondoren ESTABILIZAZIO moduko bat dator. 2. urtearen inguruan, amigdalak asko hazten dira eta honek umea eskolan edo haurtzaindegian sartzearekin kointzidi-tzen du (germen berrien erasoa).
- Haziera hau pubertaroraino mantentzen da, eta gero pixka-naka beherantz doa.
Inmunitate edo defentsa hau betirakoa da batzuetan (hau da eritasun batzuk behin pasatu ondoren ez dira berriro pasatzen: elgorria adibidez), baina beste kasu batzuetan desagertu egiten da denbora pasatu ondoren. Gaixotasun bakoitzak bere inmunitate-aldi finkoa dauka; bere germenaren ezaugarriek markatua hain zuzen. Bestalde, inmunitate hau izan daiteke: Naturala, hau da, gaixotasuna sendatu eta gainditzeak emandakoa.
- Artifiziala edo kanpotik ezarritakoa: inmunoglobulinak eta bereziki txertoak. Ikus gero txertaketa-plana edo egutegia.
Eritasun infekto-kutsagarrien sendabidea Eritasun hauetan oso mota ezberdinekoak daude. Batzuk arinak dira, sintoma gutxi eta grabetasun txikikoak ematen dituztenak. Hauekin lasai ibiltzea posible da. Beste batzuk, ordea, grabeagoak dira; sintoma gogor eta larriagoak ematen dituzte, eta hauetan tratamenduak ere gogo-rragoa izan behar du. Dena den, oro har, ez da botika gehiegi erabili behar. Sintoma horiek, bestalde, oso gogorrak ez direnean, onuraga-rriak dira gorputzarentzat; nolabaiteko defentsa-erreakzioa suposatzen bait dute. ATSEDENA. Ahalik eta osoena, gorputzaren funtzio eta aparatu guztiena (liseri-aparatuarena bereziki). SINTOMEN aurkako botikak (sukarra, mina,...) GERMENAREN aurkako botikak (antibiotikoak, sulfami-dak,. .) Eritasun infekzio-kutsagarriak eskolan Eritasun hauek "haurtzaroko gaixotasunak" deituak izan dira, eta ez arrazoi faltaz. Izan ere, haurtzaroan gertatzen bait dira gehien bat. Eta zergatik hori? Haurraren inmunitatea eskasa delako. Ume txikiaren gorputzak ez du oraindik astirik izan germe-nekin kontaktuan jartzeko eta hauen kontrako defentsarik sortzeko.
- Beste haurrekiko harreman estuak sortzen dira eskolan. Eskolatzearen lehen urtea oso aproposa gertatzen da kutsa-pen asko gertatzeko. Haurra ingurugiro itxi eta ezagun batetik (etxea, familia) beste zabalago eta ez-ezagunago batera pasa-tzen da (eskola, haur-pilo bat)
Eskolan hartu beharreko neurriak Lehen-lehenik, eritasun infekto-kutsagarrien arazoa bere lekuan jartzea komeni da, inolako gehiegikeriarik egin aurre-tik. Haurtzaroan, eritasun hauetako batzuk ez dira larriak (askoz ere grabeagoak bait dira pertsona helduarengan). Beraz, komenigarria da haurrak gaixotasun arin horiek, egoerarik onenean, noski, jasatea inmunizaturik gera dadin. Baldintza higieniko gutxienezkoak, eskolan Garbitasuna, desinfekzioa. Eskolako pertsonalaren osasun-kontrola: arnas aparatukoa eta janariekin manipulazioak egiten dituztenak. Gaixoaren isolamendua Beti ere gaixotasunaren araberakoa izango da. Gaixoak ez luke eskolara joan behar (ikasle nahiz irakasle). Isolamenduaren iraupena ezberdina da kasutik kasura. Eramaileen zaintze edo behaketa. Segun eta zein motatako eritasuna den (zorriak, tuberkulo-sia, etab.) eritasun-iturria bilatu beharko da, eta ondoren neurri bereziak hartu. Informazio egokia zabaltzea, bai gurasoei (kutsapen-katea gehiegi luza ez dadin) eta baita Osasun-Agintaritza edo Erakundeei ere. |
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.