Elhuyar. Zientzia eta Teknika 42. alean abakoaz hasitako bideari jarraipena emango diogu abako txinatarra erabiltzeko arauak emanez. Oinarrizko eragiketak azalduko ditugu: batuketa, kenketa eta biderkaketa (43. alean), zatiketa (44. alean) eta erro karratu eta kubikoa (45. alean).
Aurreko alean deskribatu genuen txinako abakoa: suan pan izenekoa. Gogoratu zutabe bakoitzak hamarraren berredura bat adierazten duela; eskuinetik hasiz, unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, etab. Guk ez dugu hamarren eta ehunenekoetarako zutaberik utziko. Dakigunez, behe aldeko bola bakoitzak bere ezkerreko zutabeko bola baten hamarrena eta, aldi berean, bere eskuineko zutabeko bola batek halako hamar balio izango du. Goi aldeko bola batek zutabe bereko behe aldeko bola batek halako bost balio du.
Bolak mugitzeko, goiko bolak erdiko hatzez eta beheko bolak erpuru (gorantz) eta erakusleaz (beherantz) eragitea omen da erarik onena.
Hasierako posizioa: goiko bolak goian, kanpoko listoi edo estrabearen ondoan eta beheko bolak behean, beheko estrabearen ondoan. Batzeko eta kentzeko goiko eta beheko azken bolak (estrabeen ondokoak) ez dira erabili behar: goiko bolek (biek) ordenaren hamar unitate adierazten dute eta gauza bera ezkerreko zutabeko beheko bola batek. Hortaz goiko bola jaitsi beharrean ezkerreko zutabeko beheko bola bat igoko da. Antzeko gauza gertatzen da beheko bolekin: bostgarren bola igo beharrean, bost bolen baliokide den ordena bereko goiko bola bat jaitsiko da. Hortik dator soroban japoniarrean bi bola horiek desagertzearena.
Badago oinarrizko diferentzia bat aritmetika idatziaren eta abakoaren aritmetikaren artean. Lehenengoan eragiketak eskuinetik hasten dira eta bigarrenean ezkerretik.
Kalkuluak egiaztatzeko, behin edo errepikatzea gomendatzen dizugu.
Eragiketak egiten hasi baino lehen, praktikatzeko, adieraz itzazu hurrengo zenbakiak:
1427; 7593; 500005; 137005; 10010; 16896; 170; 61340; 400271 eta nahi dituzun guztiak.
Batuketa burutzeko hamazazpi arau emango ditugu. Arau hauek, batuketa egitean zutabe bakoitzean batu behar den adina bola ez dagoenean erabili behar dira. Aurretik, erabiliko ditugun hitzak azalduko dizkizugu.
Arau bakoitzean lehenengo zenbakiak, jadanik dagoen zenbaki bati gehitu behar zaion zenbakia adierazten du. Esate baterako, zutabe batean 4 zenbakia daukagu eta 2a gehitu nahi diogu. Bigarren araura joko dugu: bost jaitsi, hiru ezabatu; hau da, goiko bola bat beherantz mugitu eta tarteko estrabetik beheko hiru bola kendu egin behar dira.
Batzeko arauak
Ariketak:
24 + 36
783 + 275 + 14 + 5697 + 34
1 + 2 + 3 + 4 + 5 + 6 + 7 + 8 + 9
312,75 + 95,75 + 21, 03 + 2304,69 (utzi eskuineko bi zutabeak hamarren eta ehunenetarako).
Batuketan bezala hemen ere 17 arau daude; aurkakoak hain zuzen ere. Arau bakoitzean lehenengo zenbakia da kendu behar dena.
hamar ezabatu þ ezkerreko zutabeko beheko bola bat kendu
Kentzeko arauak
Ariketak:
(3402731 - 1924005) - 71913
884 - 498
7136 - 5328
Gogoratu bi eragiketa hauetan ezkerretik hasi behar dela.
Biderkaketa abakoaren bidez burutu ahal izateko, ezinbestekoa da oinarrizko biderkaketa-taula 1 x 1etik 9 x 9ra ezagutzea.
Biderkatzailea ezkerreko aldean kokatzen da, biderkakizuna eskuin aldean, biderkatzailearen zifra-kopuru adina zutabe libre utziz. Zutabe libre hauetan biderkaduraren unitateak, hamarrekoak, ehunekoak, etab. geratuko dira.
Zifra bateko biderkatzailea
Biderka dezagun 316 zenbakia 4 zenbakiaz. Eskuineko zutabea hutsik utzi behar da eta 316 2., 3. eta 4. zutabeetan kokatu. (ikusi beheko taula).
4 . 6 = 24; zutabe librean 4 kokatu, bigarren zutabean 6
ezabatu eta 2 jarri4 . 1 = 4; bigarren zutabeko 2-ri 4 gehitu eta 1 ezabatu hirugarren zutabean
4 . 3 = 12; hirugarren zutabeko zerori 2 gehitu eta laugarrenean 3 ezabatu eta 1 jarri.
1264 emaitza lortuko duzu.
Ariketak
617283945 . 2;
3086419725 . 4;
205761315 . 6;
4115263 . 3;
246913574 . 5;
17636684 . 7;
15432096625 . 8;
13716421 . 9;
271980079 . 6
Jakina, hamarraren berreduraz biderkatzeko biderkakizunari biderkatzailearen zeroak eransten zaizkio.
Bat baino zifra gehiagoko biderkatzailea
4567 . 4325 biderkaketa egiteko, 4325 ezker aldean idatziko dugu eta eskuin aldean lau zutabe utzi, 5, 6, 7 eta 8. zutabeetan 7, 6, 5 eta 4 zenbakiak jartzeko. 7 zenbakia 5, 2, 3, 4 zenbakiaz biderkatu eta eskuinetik ezkerrera idatzi egingo da. Gauza bera 6, 5 eta 4 zenbakiekin baina eskuinaldean zutabe bat, bi eta hiru libre utzita. Kontutan hartu behar da erabilitako biderkakizunaren zifra (7, 6, 5, 4) emaitza partzialetan desagertu egiten dela.
7 . 5 = 35 lehenengo zutabean 5 eta bigarrenean 3 jarri.
7 . 2 = 14 lehenengo zutabea berdin, bigarreneko 3ri 4 gehitu (7) eta hirugarrenean 1 ipini
7 . 3 = 21 hirugarren zutabeko 1i 1 gehitu (2) eta laugarrenean 2 kokatu
7 . 4 = 28 laugarren zutabeko 2ri 8 gehitu (10) eta bostgarrenean 7ren ordez 2 idatzi
2 + 8 = 10 denez,0 idatzi eta 1 hori ezkerreko 2ri gehitu 1 + 2 = 3
Beste zenbakiekin gauza bera. (ikus goiko taula).
Ariketak:
345 . 27;
369 . 63;
5241 . 345;
5234 . 739;
38613 . 30;
58235 . 5802;
7198 . 4957