Urtero legez, eta Beasaingo CAF enpresaren babesari esker, martxan daude CAF-Elhuyar sariak. Euskarazko zientzia-dibulgazioa sustatzeko helburuarekin sortu ziren sariok 1994. urtean, eta, ordutik, dozenaka zientzialarik eta idazlek beren lanak argitaratzeko aukera aparta izan dute CAF-Elhuyar sariei esker.
Aurtengo edizioan hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat egongo dira jokoan. Guztira 2.100 banatuko dira: lehenengo saria 1.000 -koa izango da; bigarrena 500 -koa; eta 300 eskuratuko ditu bai hirugarren saria jasotzen duenak eta bai gazteentzako sari berezia irabazten duenak.
Euskararen eta zientziaren alorrean eskarmentu handia duten adituek osatuko dute epaimahaia, eta 2005eko urtarrilaren amaieran emango dituzte ezagutzera aurtengo irabazleen izenak. Martxoan sari-banaketa egingo da, eta lan irabazleak Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian eta www.zientzia.net web gunean argitaratuko dira.
Joan den urteko edizioan, guztira 21 dibulgazio-artikulu aurkeztu ziren sariketara. Lehenengo saria Oihana Izagirre eta Oihane Lakar biologo gazteek eskuratu zuten Meandroetako mina artikuluarekin. Bigarren saria, berriz, Karmele eta Montxo L pez de Ipi ak, eta Aitzol Ezeizak lortu zuten Replikantearen jazz arima lanari esker. Hirugarren saria Aitziber Mendiguren, Luis Callado eta Joseba Pinedarentzako izan zen, Kafeina: behar bihur daitekeen plazera lanarengatik.
Azkenik, gazteentzako sari berezia Gorka Azkune Galparsoro gazteak eskuratu zuen Izarren energiaren bila artikuluari esker. Lan horiek, gainerako edizioetako lan irabazleak eta aurtengo edizioaren oinarriak www.zientzia.net edota www.elhuyar.org web guneetan eskura daitezke.
Urrian abiatu zen Norteko Ferrokarrilla irratsaioaren denboraldi berria. Aurten asteazkenetan emitituko da, gaueko hamarretan, Euskadi Irratian. Guillermo Roak eta Nagore Rementeriak zuzenduko dute irratsaioa, eta, zientziari buruz mintzatuko dira Euskal Herriko ikertzaile eta adituekin.