Badira karbonozko lore ñimiño batzuk, CO 2 -rik xurgatzen ez dutenak, baina gas horren isuriak murrizten asko lagun dezaketenak. Izan ere, hidrogenoa xurga dezakete, eta hidrogeno hori oso baliagarria izan daiteke, gero, energia-iturri garbi gisa erabiltzeko. EHUtik koordinatutako nazioarteko ikertzaile-talde bat lore horiek ikertzen aritu da.
Amerikan eta Europan erleak desagertzen ari dira. Arazoa larria da, Amerikan batez ere. Dagoeneko erlauntza asko ia hutsik topatu dituzte; milioika erle ari dira galtzen. Baina, nora joaten dira erle horiek? Zer gertatzen zaie? Susmagarriak asko dira, eta eztabaida handia; baina emaitza argigarriak, gutxi.
Aeronautikaz edo hegazkinez hitz egiten dugunean, burura lehenengo datozkigunak Boeing eta Airbusen irudiak izango dira, seguru asko. Haiek ikusten dira gehien, eta ez handienak direlako bakarrik. Badirudi hegazkin erraldoi horiek direla azken urteetako aurrerapenik handiena hegazkintzan. Baina, hegazkin astun horietatik kanpo, beste gauza asko dago aeronautikaren munduan.
Basque Research web guneak euskal unibertsitateetako ikertzaileen lanak gizarteratzeko urtero antolatzen duen Tesi Sariaren bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Minbizi-zelulen markatzaile berri batzuei buruzko lan batek irabazi du lehenengo saria. Bigarrena ukimenaren mundura joan da, eta aipamen berezia digitalki sinatuta gelditu da.
Hiriko hondakin solidoen artean handienak etxetresna elektrikoak eta altzariak izan ohi dira. Kasu askotan, batzuentzat hondakin bihurtu denak nahikoa ditu konponketa txiki batzuk, beste batzuentzat baliagarri izateko; edo hondakin horiei bestelako etekinen bat ateratzea posible da; eta, batzuetan, beharrezkoa da hondakin horiei tratamendu berezi bat ematea, poluitu nahi ez bada behintzat. Horretaz guztiaz arduratzen da duela hilabete batzuetatik Bizkaiko Berziklatu sozietatea.
Merkurioa, beruna eta beste metal astun asko bezalaxe, kadmioa ere kontu handirik gabe erabili izan da historian zehar, eta elementu kutsatzailea izan da orain arte. Dena den, kontu gehiagorekin ibiliz gero, kutsatu gabe erabiltzea ere posible da. Are gehiago; ondo erabiliz gero, kalterik ez eragiteaz gain, ingurumenaren alde ere egin dezake kadmioak.
Lurrean inoiz neurtu den tenperatura baxuena 1983an Antartikako Vostok estazio errusiarrean erregistratu zuten: -89 ºC. Eta, Lurretik kanpora joanez gero, hotzik handiena Boomerang nebulosan neurtu dute, -272 ºC. Baina, zenbateraino hel daiteke hotza?
Etxeko fonoteka osoa autoan eramatea ez da zaila gaur egun, nahiz eta fonoteka oso handia izan, eta autoaren maletategia txikia. Are gehiago, poltsikoan eraman daiteke fonoteka osoa, eta baita gehiago ere; 20.000 kantu, pentsa, 2.000 bat disko. Horretarako, musika konprimitu besterik ez da egin behar.
Gero eta plastiko gehiago kontsumitzen dugu, eta gero eta hondakin plastiko gehiago sortzen dugu. Beraz, hondakin horien kudeaketak eta birziklapenak ere gero eta hobea izan behar luke. Bide horretan, birziklatze kimikoaren aldeko apustua egin du GAIKER-IK4k.
Betidanik izan du gizakiak bidaiatzeko grina, toki berriak ezagutzeko jakin-mina. Hasi kontinenteetatik, itsasoa gero, zerua eta espazioa azkenik. Espazioa, gizakiaren azken konkista. Zuzenean ezin denean, informazioa lortzeko balioko diguten lekukoak bidalita, baina planetak, sateliteak eta asteroideak helburu eta helmuga garrantzitsu bihurtu dira.